hizkuntza erromaniko From Wikipedia, the free encyclopedia
Katalana[3] latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 10 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.
Katalana | |
---|---|
català — valencià | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Andorra, Espainia, Frantzia eta Italia |
Hiztunak | 11,5 milioitik gora; haietako 9,5 milioi hiztun aktiboak [1] |
Ofizialtasuna | Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, Katalunia, Alguer Aragoiko berezko hizkuntza[2] |
Eskualdea | Alguer, Andorra, Balear Uharteak, El Carxe, Ipar Katalunia, Katalunia, Sartaldeko Zerrenda, Valentziako Erkidegoa |
Araugilea | Institut d'Estudis Catalans Acadèmia Valenciana de la Llengua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) , hizkuntza azentuala, azentua, hizkuntza sintetikoa eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | simple present (en) , present perfect (en) , past imperfect (en) , pluperfect (en) , preterite (en) , past anterior (en) , simple future (en) , geroaldi burutua, conditional present (en) eta conditional perfect (en) |
Modu gramatikalak | subjuntiboa, indikatiboa, agintera eta baldintzazko modua |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ca |
ISO 639-2 | cat |
ISO 639-3 | cat |
Ethnologue | cat |
Glottolog | stan1289 |
Wikipedia | ca |
Linguasphere | 51-AAA-e |
ASCL | 2301 |
Linguist List | cat |
IETF | ca |
Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan. Europako zazpigarren hizkuntza ikasiena omen da.[4]
lehenengo lekukotza idatziak (Forum ludicum eta Organyako Homiliak izeneko testuetako zati batzuk) XII. mendekoak dira. Hurrengo mendeetan, Ramon Llull eta Ausiàs March azpimarratzekoak dira.
Erromantizismoaren garaian, lehen eztanda kulturala gertatu zen, Pere Mata eta Joaquim Rubió i Ors idazleekin, besteak beste. Jarraian, Renaixença izeneko mugimendu handiak Jacint Verdaguer eta Bonaventura Carles Aribau eta beste asko izan zituen partaide.
XX. mendearen hasieran Pompeu Fabra hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,1932an "Diccionari General de la Llengua Catalana" izeneko hiztegiaz. Literatura arloan Joan Maragall, Josep Carner, Joan Salvat-Papasseit, Carles Riba, Salvador Espriu, Josep Maria de Segarra, Josep Pla eta Mercè Rodoreda nabarmendu ziren.
Frankismoaren sasoian, "Nova Cançó" musika mugimenduak piztu zituen hainbat hiztun eta eragina eduki zuen Kataluniatik kanpo ere bai, Euskal Herrian. Izen handien artean Joan Manuel Serrat, Lluís Llach, Maria del Mar Bonet eta Raimon ditugu.
Espainiako Trantsizio Demokratikoaren ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. TV3 hasi zen emititzen 1983an, besteak beste.
Azkenik, 2005ean onartu zuten ".cat" izeneko Interneteko domeinua, eta hala, katalana horrelakorik lortzen zuen munduko lehen hiztun komunitate bihurtu zen.
Lau herrialdetan mintzatzen da:
Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena Països Catalans da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, Nosaltres, els valencians (Gu, valentziarrak) bere liburuan.[5]
Eskualdea | Ulertzen dute | Hitz egiten badakite |
Katalunia | 6.502.880 | 5.698.400 |
Valentziako Erkidegoa | 3.448.368 | 2.407.951 |
Balear Uharteak | 852.780 | 706.065 |
Andorra | 62.013 | 57.395 |
Alguer | 34.525 | 26.000 |
Ipar Katalunia | 256.583 | 145.777 |
GUZTIRA | 12.257.149 | 9.041.588 |
Eskualdea | Ulertzen dute | Badakite hitz egiten |
Sartaldeko Zerrenda | 50.406 | 49.398 |
El Carxe (Murtziako Erkidegoa) | Daturik gabe | Daturik gabe |
Munduko beste eskualdeak | Daturik gabe | 350.000 |
GUZTIRA | 404.406 | 399.398 |
Eskualdea | Ulertzen dute | Badakite hitz egiten |
Herri Katalanak | 11.207.555 | 9.090.986 |
Munduko beste eskualdeak | +350.000? | 350.000 |
GUZTIRA | 11.557.555 | 9.440.986 |
Mendebaldeko dialektoak
|
Ekialdeko dialektoak
|
Organyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.
Idazleen artean, ospetsuenak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.
Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.
Taldeen artean, Els Pets eta Sopa de Cabra ezagunenak dira.
1993tik urtero antolatzen dute Correllengua izeneko lasterketa aldarrikatzailea, Korrikaren eredua hartuta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.