From Wikipedia, the free encyclopedia
El Carxe edo El Carche Murtziako Erkidegoan kokaturiko mendilerro bat (1.371 m) da, baita inguruko eskualdeari ematen zaion izena ere, hots, Yecla (Iecla), Jumilla (Jumella) eta Abanilla (Favanella) udalerriek osatzen dutena. XVIII. mendetik, katalanez (Vinalopó aldetik bertaratutakoen valentzieraz, hain zuzen) mintzatzen da bertan. 300 km2-ko hedadura du eta 529 biztanle (2003an).
Eskualdea ondoko herrixkek osatzen dute:
Nahiz eta valentzierak Murtziako Erkidegoan ez duen onarpen instituzionalik, Ieclako udalaren eskaeraz valentzierazko eskolak ematen zituen Acadèmia Valenciana de la Llenguak 2008ra arte.
El Carxek Murtziako herriekin baino harreman estuagoak ditu Vinalopó Mitjàko herriekin, bereziki El Pinósekin; El Carxeko herritarrek herri hartara jotzen dute behar dituzten zerbitzu asko lortzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.