From Wikipedia, the free encyclopedia
Urbinoko Venus (italieraz: Venere di Urbino), baita ere Txakurtxoaren Venus, Tiziano margolari ospetsuak 1538an amaitu zuen margolana da. Olioz egina, 119 zm x 165 zm ditu eta, gaur egun, Uffizi Galerian, Florentzian, erakusten da.[1] Urbino Italiako nobleziaren titulua da.
Urbinoko Venus | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Tiziano |
Sorrera-urtea | 1538 |
Izenburua | Venere di Urbino eta Venus of Urbino |
Mugimendua | Goi Pizkundea Veneziako eskola |
Jatorrizko herrialdea | Veneziako Errepublika |
Ekoizpen lekua | Venezia |
Komisarioa | Guidobaldo II della Rovere (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 119 () × 165,5 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 12EE13(VENUS)2, 92C452, 31AA14, 31AA56 eta 34B11 |
Kokapena | |
Lekua | Uffizi Galeria |
Bilduma | Uffizi Galeria |
Inbentarioa | 1437 |
Argumentu nagusia | Venusa eta Toilet of Venus (en) |
Margolana, 1538an egina, Urbino dukearen semea zen Guidobaldo II della Roverek erosi zuen, dirudienez, bere emazte gazteari, Giulia da Varanori, irakasteko. 1631ean Medizzi familiaren bilduman zegoen. 1736an Florentziako Galleria degli Uffizi zegoen. Artistak Giorgioneren Venus lotan margolanean inspiratu zen baina naturan ordez jauregi barruko eszenatokian kokatu zuen jainkosa. Urte asko geroago Édouard Manet artista lan honetan inspiratu zen bere Olympia egiteko. Lanak arrakasta handia izan zuen eta, ondorioz, kopia eta bertsio ugari egin zen.
Koadroak, Veneziako jauregitxo baten barruan dagoen luxuzko ohe baten gainean etzanda dagoen neska biluzi bat irudikatzen du. Hondoan, leiho handi bat ikusten da, aintziraren isla txikiak eta zerua zuhaitz baten atzean ikusten da; leihoaren ondoan, neskatxa bat eta neskamea daude, enigmatikoki biak bizkarrez, ezkontza-kutxa batean bila; kutxatzarrak Pandoraren kutxaren mitoa gogorarazten duela dirudi. Neska biluziaren oinetan txakurtxo bat dago lo; txakurraren presentziak adierazten du ez dela jainkosa bat, benetako emakume bat baizik, nahiz eta ez jakin zehazki nor den. Zerbait gehiago: txakurra, fideltasunaren ohiko alegoria, hemen agertzen da, modu iradokitzailean, lotan.[2]
Lanak Giorgioneko elementuak mantentzen dituen arren, Tizianok berrikuntza bat egiten du emakumearen atsegintasuna argi eta garbi azaltzean, biluziaren tratamenduari eta multzoaren garbitasun formal handiari esker. Venus tipikoekiko alderik handiena da neska gaztea bere edertasunaz eta biluztasunaz kontziente eta harro agertzen dela; ez dago urruntasun "jainkotiar" baten sentsazioa eragiten duen elementurik: berak modu gozo, konplize eta irmoan begiratzen dio behatzen dionari, bere ezkerreko eskua konposizioaren erdian dagoen pubisean bermatzen den bitartean. Eskuineko eskuan dauden loreek erotismoa nabarmentzen dute, gorputza argitzen duen ia urrezko argiak sendotua. Gorputzaren kolore argi eta beroak inpresio sentsual bat sortzen du, atzealdeko ilunarekiko eta koltxoiarekiko kontrastean nabarmendua; izan ere, hormako oihalaren kolore ilunak eten egiten du orduan emakumearen gorputzean zentratzen den begirada. Honek guztiak, lerro zeihar dotore batean dagoen neska biluzia nabarmentzen du.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.