From Wikipedia, the free encyclopedia
Txinatar urteberri-egun (农历新年; pinyin transkribapenaz, Nónglì Xīnnían, hots, "Nekazal egutegiko urte berria") — ezagunago Udaberriko Festa izenaz (春节, 春節, chūnjíe) Txinan edo Urte Berri ilargitar atzerrian— egutegi txinatarreko festa tradizional nagusia da. Asiako ekialdeko beste zenbait herrialdetan ere ospatzen da.
Ospakizuna Txinako ilargi-eguzki egutegi tradizionalean oinarritzen da: lehen ilargi-hilabetearen lehendabiziko egunean hasten dira (正月, zhēng yuè), neguko solstizioren ondorengo bigarren ilberrian da, hau da, urtarrilaren 21 eta otsailaren 21 artean, eta hamabosgarren egunean bukatzen dira; azken egun horretan "Farolen Jaialdia" ospatzen da (元宵节, 元宵節, yuánxiāojié). Egun horietan zehar, Lurreko giza migrazio handiena gertatzen da, "udaberriko mugimendua" (春运, 春運, chūnyùn): milioika pertsona haien jatorrizko herrietara itzultzen dira, bertan festak familiekin ospatzeko. 2014an, Txinatar egutegiaren 4712. urtea urtarrilaren 31n hasi zen.
Mendebaldean bezala, urte berriaren bezpera (Gabonzaharra) Txinan ere ospatzen da. Mandarineraz "chuxi" izena du (除夕, chúxī; chu, 'igaro', eta xi, 'bezpera').
Komunitate txinatarrak ez du Euskal Herrian presentzia handirik: horren ondorioz, ez da ohikoa kalean festarik ikustea. Hori bai, elkarteetan eta eskola txinatarretan urtero ospatzen da. Salbuespena Bilbo eta Donostia dira; Bilbon, Zubia-Quiao Kultur Elkarteak, Euskadiko Txinatarren Elkartearekin batera, ospakizun publikoak antolatzen ditu.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.