Txikipedia:Masa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Masa gorputz baten materia-kantitatea adierazten duen propietate fisikoa da. Pisu hitza erabiltzen da masa kontzeptua adierazteko, baino ezin ditugu bi propietate hauek nahastu; pisua indar bat da eta masa ez. Objektu baten materia-kantitatea adierazteko unitatea kilogramoa (Kg) da.
- Pertsona baten batez besteko masa kantitatea 62Kg-koa da.
- Bale Urdinaren batez besteko masa kantitatea 100 eta 120 tonelada ingurukoa da.
- Lur planetaren masa kantitatea 6.600 trilloi tonelada ingurukoa da.
Gorputz baten materia kantitatearen neurria da masa. Masa eta inertzia kontzeptuak erlazionatuta daude. Inertzia da objektu baten abiadura aldatzeko eragozpena. Zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta indar handiagoa behar dugu objektua mugiarazteko edota geldiarazteko; hori inertzia-masa da. Baina masari grabitazio-indarrak ere eragiten dio; hori grabitazio-masa da. Adibidez, grabitazio-indarraren eraginagatik, objektu batek Lurrean eta Ilargian inertzia ezberdina du; ondorioz, objektu hori mugiarazteko edo geldiarazteko egin behar dugun indarra ezberdina da Lurrean eta Ilargian, nahiz eta bietan objektuaren masa berbera izan.
Masa kontzeptua ez dugu pisu kontzeptuarekin nahastu behar; nahiz eta erlazionatuta egon, oso kontzeptu desberdinak dira. Lurrak gizakia indarrez erakartzen du airean flotatzen ez egoteko. Baina kontuan izan behar dugu Lurrak masa handia duela; eta gizakiak txikia. Masa-erakarpena grabitatea adierazteko beste hitz bat da, hau da, materia guztien arteko erakarpen-indarra.