Txikipedia:Abiadura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abiadura edo lastertasuna objektu batek korritzen duen distantziaren eta horretarako igarotzen duen denboraren arteko zatidura da. Abiadura hori modu askotara adieraz daiteke: adibidez, ibilgailuen kasuan, normalean, distantzia hori kilometrotan neurtzen dugu eta denbora, berriz, ordutan; horren arabera, abiadura orduko kilometrotan neurtzen dugu (km/h); beraz, ibilgailu baten abiadura orduko 120 kilometrokoa (120 km/h) dela esaten badugu, esaten ari gara ordu batean 120 kilometroko distantzia beteko duela.
Fisikan, gehienetan, m/s neurria erabiltzen da: hots, segundoko metroak.