Txikipedia:Denbora
From Wikipedia, the free encyclopedia
Denbora kontzeptu edo magnitude fisikoa da, gertaeren¹ iraupena² neurtzeko (denborala) eta gertaerak iraganean, orainaldian eta etorkizunean kokatzeko erabiltzen dena.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/b6/Hourglass_drawing_.png/320px-Hourglass_drawing_.png)
¹ GERTAERA: gertatu den gauza, bereziki interes edo esangura duena.
² IRAUPEN: zerbaitek bere hartan dirauen denbora; gertakari baten hasieratik amaierara igarotzen den denbora-bitartea.
Denboraren bitartez, gertaerak ordenatzen ditugu; lehengo gertakariek iragana osatzen du; oraindik ez dena gertatu etorkizuna deritzogu; eta iragana eta etorkizuna ez denari eta momentu bertan egiten dugunari oraina deritzogu.