From Wikipedia, the free encyclopedia
Antonio "Tonino" Guerra (Santarcangelo di Romagna, Rimini, 1920ko martxoaren 16a - 2012ko martxoaren 21a[1]) italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria izan zen.
Tonino Guerra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santarcangelo di Romagna, 1920ko martxoaren 16a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1920ko martxoaren 16a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2012ko martxoaren 21a) |
Heriotza | Santarcangelo di Romagna, 2012ko martxoaren 21a (92 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Urbino (en) |
Hizkuntzak | Emiliano-romagnoloa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, gidoilaria, antzerkigilea, film-zuzendaria eta prosalaria |
Enplegatzailea(k) | Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
toninoguerra.org | |
Bigarren Mundu Gerran naziek deportatu eta Troisdorfeko kontzentrazio-esparruan sartu zuten. Ondoren eskola-irakasle izan zen, eta Erromara joan zen gero. Idatzi dituen poema-bildumen artean, Kakalardoak (1946), Idiak (1972), Eztia (1986) eta Uraren zuhaitza (1992) garrantzi handikoak dira Italiako XX. mendeko poesian. Hitz lauzko idatzietan, kontakizun neorrealistak eta gai fantastikoak landu ditu. Obra nagusiak Fortunatoren historia (1952), Oreka (1967) eta Euri epela (1984) dira. Zinema-kontakizunak eta gidoiak ere idatzi zituen, esate baterako, Michelangelo Antonioniren Abentura (L'Avventura, 1960), Gaua (La Notte, 1961) eta Blow-up (1966), Federico Felliniren Amarcord eta Francesco Rosiren Mattei kasua (Il Caso Mattei, 1972) eta Lucky Luciano (1973) filmenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.