Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Tebas-Muru Artederreta[4] ([teβas̺ muɾu aɾteðereta]) Nafarroa Garaiko udalerria da. Izenak erakusten dituen bi herriekin batera, Tebas eta Muru Artederreta, hirugarren gune bat ere dago udalerrian: Arrizabalaga (Campanas). 633 biztanle zituzten 2014. urtean.
Tebas-Muru Artederreta | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Santa Eufemia elizaren irudia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Tiebas-Muruarte de Reta | ||
Alkatea | Yolanda Obanos Irure (AITCM, indep.) | ||
Posta kodea | 31398 | ||
INE kodea | 31228 | ||
Herritarra | tebastar, muruartederretar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′35″N 1°38′25″W | ||
Azalera | 21,7 km² | ||
Garaiera | 575 metro | ||
Distantzia | 14 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 660 (2023: 25) | ||
Dentsitatea | 3,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 37,82 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 48,61 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,68 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,74 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 7,10 (2018: %3,71) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.tiebas-muruarte.es/ |
Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.
Herria Zangozako merindadearen ekialdeko herria da, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean eta Nafarroako hiriburutik 14 kilometrora kokatua.
Tebas-Muru Artederretak Beriain eta Elortzibarrekin egiten du muga iparraldean, Untzuerekin ekialdean, Biurrun-Olkotzekin hegoaldean, eta Galar Zendearekin mendebaldean.
Bestela, Alaitzeko mendilerroak udalerria zeharkatzen du.
Klimak ezaugarri azpimediterranenoak dauzka, uda garaian bi hilabete idor, 800 eta 1.000mm arteko prezipitazioak eta 12 eta 13 gradu bitarteko batez besteko tenperatura. Urteroko egun euritsuak 80 inguru izaten dira herrigunean eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.
Basoak Alaitzeko mendilerroan hedatzen dira eta arteek eta pagoek osatzen dituzte. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, asko murriztu da zuhaitz hauen azalera, eta gaur egun 100 hektarea baino gutxiagoko artedia dago Tebasen. Birlandaturiko pinuek (pinu beltza batez ere) 16,8 hektarea hartzen dituzte.
Herrigunearen kanpoaldean Erreniegarako bidean eta itsasoaren mailatik 568 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Muru Artederreta herrian Murugain, Burdin Aroko herri gotortua dago.
Herriaren sorrera-data zehatza ezagutzen ez den arren, garapen handieneko garaia XIII. mendean bizi izan zuen Tibalt II.a erregearen agintaldiarekin batera. Erregeak bere egoitzetako bat ezarri zuen Tebasen, 1263. urtean Orreagako Kolegiatari Tebasko lurrak erosi eta gero. Erregeak, Badoztainen zituen lur batzuk eskaini zizkion kolegiatari ordain gisa. 1264an erregeak Lizarrako herritarren foru berak eman zizkien Tebasko herritarrei, eta bi hilabete geroago, "eginkizunetatik libre" izateko pribilegioa eman zien.
1283an, berriz, erreinuko gobernadore zen Launayko Clementek, herritarrek jada zeuzkaten pribilegioak kontuan harturik, Lizarrako foruaren berdina ezarri zuen. Tebasek "probestua" zeukan, ordena publikoa mantendu eta gaizkileak zigortzeko boterearekin.
Tebas-Muru Artederretako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 29 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,93 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Udaletxea Tebas kontzejuan dago. Tebasko udaleko idazkaria Biurrun-Olkozko idazkari ere bada.
2007an Tebas-Muru Artederretako alkate kargurako Agrupación Electoral Amigos de Tiebas-Muruarte de Reta (AEATM) zerrendako Diego Prim Monreal aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa; Agrupación Independiente Sierra de Aláiz (AISA) taldeak beste hiru hautetsi lortu zituen. Baliogabeko botoak 17 izan ziren (emandako guztien %4,43) eta 21 boto zuri izan ziren (botoen %5,72). Abstentzioa %22,74koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AEATM | 189 | 4 |
AISA | 157 | 3 |
2011ko udal hauteskundeetan zerrendarik bozkatuena Agrupación Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta (AITCM) izan zen eta Yolanda Obanos zerrendaburua alkate bihurtu zen. Zinegotzi kopuru bera (3) Agrupación Independiente Ciudadanos de Tiebas (AICT) taldeak erdietsi zuen; Agrupación Independiente Sierra de Aláiz (AISA) hirutik bakarrera jaitsi zen eta Agrupación del Castillo de Tiebas (ACT) udalbatzatik kanpo geratu zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AITCM | 153 | 3 |
AICT | 132 | 3 |
AISA | 76 | 1 |
ACT | 38 | 0 |
Hauek izan dira Tebas-Muru Artederretako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[6] |
Manuel Garcia Alvarez[7] | 1979 | 1983 | Primera Agrupacion de Electores de Tiebas-Muruarte de Reta |
Jose Luis Erviti Sanz[7] | 1983 | 1987 | Agrupacion Popular Sierra de Alaiz |
1987 | 1991 | Agrupacion Electoral Independiente de Tiebas[7] | |
Jesus Oroz Alzorriz[7] | 1991 | 1995 | Agrupacion Independiente Pro Tiebas y Muruarte de Reta |
Jesus Oroz Alzorriz[7] | 1995 | 1999 | Kudeaketa batzordea |
Maria Jose Laguna Sarria | 1999 | 2003 | Independenteak |
Diego Prim Monreal | 2003 | 2007 | AEIT |
Maria Angeles Inchusta Ibiricu | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta |
Yolanda Obanos Irure | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta |
Yolanda Obanos Irure[6] | 2015 | 2019 | Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta |
Yolanda Obanos Irure[6] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente Tiebas-Campanas-Muruarte de Reta |
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 eta 334 lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:
Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Tebas-Muru Artederreta eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,45ek zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Tebas-Muru Artederreta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[8].
Urte batzuk beranduago, 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.