From Wikipedia, the free encyclopedia
Tasmaniako deabrua (Sarcophilus harrisii; palawa kaniez: purinina)[2] gaur egun Australiako Tasmania uhartean bakarrik bizi den martsupial haragijale bat da. Tasmaniako deabrua Sarcophilus generotik bizirik gelditzen den abere bakarra da. 1807. urtean George Prideaux Robert Harris naturistak abere honen lehenbiziko deskribapena idatzi zuen.[3]
Tasmaniako deabru | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Dasyuromorphia |
Familia | Dasyuridae |
Leinua | Dasyurini |
Generoa | Sarcophilus |
Espeziea | Sarcophilus harrisii Boitard, 1841
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 21 egun |
Haginkadaren indarra | 181 |
Kumaldiaren tamaina | 25 |
Edoskitzea | 5,5 hilabete |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Tasmaniako deabruak izen taxonomiko ugari izan ditu: Sarcophilus satanicus, Diabolus ursinus, Sarcophilus harrisii, Sarcophilus laniarius.[4]
Egun, onartuena Sarcophilus harrisii delarik.[5]
Lehen Australian ere bazeuden, baina, ganadua eta oiloak jaten zituela uste zutenez, bertako nekazariek ez zioten estimu handirik; beraz, denak akabatu zituzten. Gerora jakin da hildako animaliak, muskerrak, karraskariak eta beste animalia txiki batzuk jaten dituela gehienbat.
1990eko hamarkadaren bukaeran 150.000 deabru zeuden Tasmanian. Orduz geroztik, minbizi larri batek deabruen populazioa erdira jaitsi du. Gaixotasun honek deabruen ahoa, lepoa eta aurpegia erasotzen ditu. Ez da gaixotasun horren jatorria ezagutzen, baina ugalketa eta abarretan, beren artean kutsatzen dela uste da. Ikerlariak gaixotasun hau kontrolatu nahian dabiltza. Horretarako, deabruak beste leku batera eraman dituzte, eta osasuntsu daudenak berrogeialdian mantentzen dituzte, populazio hori desager ez dadin. Animalia hauek egokitu egin dira denboran zehar: XX. mendean ia desagertu arte ehizatu zituzten arren, aurrera egitea lortu zuten. Lagunduz gero, arazo hau gainditu eta bizirik irauteko aukera izango dute.
2009ko maiatzean desagertzeko mehatxu larrian dagoen espezie izendatu zuten.
Garai batean hainbat espezie zeuden arren, gaur egun irauten duen espezie bakarra txakur ertain baten tamainakoa da: 4 eta 12 kilo bitartean pisatzen du, 52-80 cm-ko luzera du eta 23-30 cm-ko buztana. Larru beltza edo iluna du eta orban txuri bat eztarrian.
Tasmaniako deabruak Tasmania kontinentalean soilik lortu du naturalki bizirautea, 90.758 kilometro karratuko azalerako habitatean.[6] Aurretiaz Australia kontinentalean ere aurkitu zitekeen, baina Holozeno berantiarreko iraungitzean Tasmaniako itxoekin batera desagertu ziren.[7] Arrasto fosilen arabera, duela 3.200 urte inguru desagertu zen.[8] Iraungipenaren arrazoiei dagokienez, hainbat hipotesi proposatu dira: dingoen sarrerak eragindako lehia,[9] gizakien ehiza teknologiaren garapena, baliabideen hustiaketa intentsiboagoa[10] eta aldaketa klimatikoa,[11][12] besteak beste.
Halaber, 2020an 26 deabru Australiara birsartu ziren Aussie Ark erreserba naturalean, Hegoaldeko Gales Berrian. Hala, deabruak kontinentera bueltatu ziren lehen aldiz azken 3.000 urteetan.[13] 2021. urteko apirilean, 7 joey edo martsupial kume jaio ziren.[14] 2022 amaierarako, beste 13 deabru berri jaio zirelarik.[15]
Tasmaniako irla-taldean 1000 irla baino gehiago biltzen dira, baina Tasmaniako deabrua ez da ingurune hauetan bizirauteko gai izan. Irla batzuetan azken bi mendeetan desagertu dira, giza populazioen zabalkuntzaren ondorioz:
Horregatik azken hamarkadanetan birsartze proiektu edo saiakera ezberdinak egin dira:
Tasmanian gehienbat klima ozeanikoan aurkitzen da, gainontzeko ekozona australasiarreko hego ekialdean bezala, hostozabalen baso misto epelen bioma nagusitzen delarik. Uhartearen barnean hiru ekoeskualde bereizten dira: Tasmania Zentraleko Lur Garaien basoak, Tasmaniako baso epelak eta Tasmaniako oihan epelak.[21] Tasmaniako deabrua animalia oso mugikorra izanik, ekoeskualde lurtar guzti hauetan zehar aurkitu daiteke, kostaldetik mendiguneetaraino zabalduz. [22][23][24][25]
Deabruak habitat ezberdin hauetan bizirauteko duen baldintza bakarra bere gordelekua sortzeko enbor hutsak, kobazuloak, arroka handiak edo zuloak edukitzea da. Bertan ezkutatu edo babesten direlarik.[26][25]
Aipatzekoa da, egun gehienbat behatu daitezkeela kostaldeko txilardietan eta sarraskiak eratzen dituzten abeltzaintza guneetan. Deforestazioa edo habitaten zaztitzea eman den lekuetan ez bezala, non ez diren hainbeste behatzen.[25]
Deabruak gautarrak dira, egunez haien gordelekuean lotan gelditzen direlarik. Ez dute urtaroen araberako portaera aldaketa nagusirik aurkezten, joey-ak zaintzen dituzten emeen mugimenduaren murrizpenaz beste.[27][28][29]
Historikoki animalia beldurgarri eta arriskutsua bezala deskribatu den arren, orohar espezie lasai, letrgiko eta lotsatia da. Beldurtzen direnean berehalako haserrea erakutsi dezaketen arren, luzaroan eutsi ostean, erabat izoztirik geratzen dira.[4]
Tasmaniako deabruak galzorian daude, IUCNren Zerrenda Gorriak 2008an egindako azken ebaluazioaren arabera.[30][31]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.