From Wikipedia, the free encyclopedia
Pinguinoak itsas hegaztiak dira[1], Spheniscidae familiakoak. Batez ere Hego Hemisferioan bizi dira, baina Spheniscus mendiculus espeziea Ekuatoretik iparraldera bizi da, Galapagoetan. Uretan bizitzeko egokitzapen handia dute, orokorrean luma zuri-beltz kontrastatuak izaten dituzte eta euren hegalak igeri egiteko eboluzionatu dute. Gehienek krilla, arrainak eta txipiroiak jaten dituzte, baita ur-azpian jaten ari direnean ehizatzen dituzten beste espezie batzuk. Bizitzaren erdia lehorrean eta beste erdia itsasoan ematen dute, gutxi gorabehera.
Antartikarekin lotzen badira ere, espezie gutxi dira klima hotzetara moldatuta daudenak, eta asko klima epelagoetan bizi dira, baita Ekuatore inguruan ere.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera: 30 cm eta 110 cm artekoa da. Handiena Aptenodytes forsteri espeziea da, inoiz 35 kilogramo arteko pisua baitu[2]. Txikiena Eudyptula minor espeziea da, 40 zentimetroko altuera eta kilogramo bateko pisua duena. Orokorrean, Bergmannen araua betetzen dute eta txikienak gune beroetan eta handienak gune hotzetan bizi ohi dira. Hegaztion mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetik babesten dituen gantz-geruza lodia dute eta beste hegaztietan ez bezala alde biluzirik uzten ez duten lumak dituzte. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean ditu, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.
Pinguinoen artean, hemezortzi bat mota bereizten dira[3], baina sailkapenen arabera, hamazazpi edo hogei artean izan daitezke. Egun diren espezie guztiak Speniscinae azpifamilian sailkatzen dira. Sailkapen batzuetan Eudyptula minor azpiespezie bat da eta, beste batzuetan, espezie izaera du[4]. Hala ere, sailkapena uste den baino korapilatsuagoa da kasu horretan[5]. Era berean, ez dago argi Eudyptes schlegeli Eudyptes chrysolophus espeziearen kolore barietate bat ote den. Eudyptes chrysocome edo pinguino saltaria ere hiru espezie izan daitezke.
Pinguino espezierik aipagarrienak honako hauek dira:
1844ko uztailaren 3a azken pinguino handien bikotea hil zuten: horrenbestez, Pinguinus generoa betiko galdu zen.
Sailkapen hori egin ohi da egun diren pinguino espezieekin[6][7]:
Azken mendeetan galdutako Eudyptes chathamensis[8] eta Megadyptes waitaha[9] espezieez gain, badira beste hainbat taxoi fosil. Taxoi guztiak Sphenisciformes ordenean sailkatzen dira, baina batzuen sailkapen zehatzagoa zaila da. Horregatik sustrai talde bat ere egiten da.
Talde basala eta sailkatu gabeko taxoiak:
Spheniscidae familia
Pinguinoen eboluzioa eremu ondo ikertua da, eta eboluzio-biogeografiaren adibide gisa aurkeztu ohi da; haien hezurren tamainak oso aldakorrak dira, espezieen arabera, oso espezimen gutxi ezagutzen dira oso ondo kontserbaturik daudenak eta alfa-taxonomia oraindik ere ez dago guztiz ezarria. 2005etik hona, pinguinoen aurrehistoriari buruzko artikulu garrantzitsuak argitaratu dira; egun bizi diren generoen eboluzioa ondo ezaguna da[3][10][11][12].
Pinguino basalak Kretazeo-Tertziarioko iraungipen masiboaren inguruan bizi izan ziren Zeelanda Berria eta Antartikako Marie Byrd Lurraldearen inguruan[3]. Plaken tektonika dela eta, eremuon artean 1.500 kilometro inguru zeuden garai hartan, ez egungo 4.000 kilometroak. Pinguinoen eta euren klado-ahizparen azken arbaso komuna orain dela 70-68 milioi urte bizi izan zen, Campaniar-Maastrichtiar mugan[10][12].
Zefalopodoz, krustazeoz eta arrain txikiz elikatzen dira, uretan trebezia handiz murgilduta harrapatzen baitituzte[15]. Elikaduraren bila dabiltzanean eta batzuetan umeak hazteko garaian, bidaia luzeak egin beharrean daude. Oso animalia taldekoiak dira, batez ere umeak hazteko garaian, kolonia handitan biltzen direlarik[16].
Gehienek, harri txikiz, algaz eta belarrez egindako zuloetan egiten dute habia, eta han bi arrautza eta inoiz hiru erruten dituzte. Espezie handienak, ordea, salbuespen dira: Enperadore motakoak arrautza bakarra egiten du, gero arrak hatu eta hankekin eta sabeleko tolestura handi batekin egindako "poltsa" batean inkubatzen duelarik. Arrautza errun ondoren, emea itsasora joaten da bi hilabeterako eta denboraldi guzti honetan arra arrautza inkubatzen egongo da ezertxo ere jan gabe, -40 ºC-ko tenperaturak jasanez eta baita elur-erauntsi izugarriak ere. Denboraldi hau igaro ondoren, emeak itzuli eta arrautzaren ardura hartzen dute.
Pinguinoen espezie guztiak Hegoburuaren inguruko eskualde zabal batean bizi dira. Espezie batzuk, ordea, hala Galapagoetako pinguinoa, Ekuatorearen pareraino irits daitezke. Pinguino Enperadorea eta Adeliako pinguinoa bakarrik dira, kontinente Antartikoan soil-soilik bizi direnak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.