zine, antzerki eta telebista aktore, zine-zuzendari eta dantzari kataluniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Sílvia Munt Quevedo (Bartzelona, 1957ko martxoaren 24a) zineko, telebistako eta antzerkiko aktorea, eta film-zuzendari kataluniarra da. Dantza klasikoko dantzaria izan zen.
Sílvia Munt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sílvia Munt Quevedo |
Jaiotza | Bartzelona, 1957ko martxoaren 24a (67 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ramon Madaula |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, dantzaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ballet klasikoan Londresko The Royal Ballet-en (1974) titulatua, Bartzelonako Ballet Garaikidearekin egin zuen lan dantzaren esparruan.
1977an La orgía filmarekin egin zuen debuta zineman. 1981ean La plaza del Diamante-n izan zen protagonista, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Zilarrezko Maskorra eman ziona, eta berehala hasi zen lanean Fernando Trueba (Sal gorda), Vicente Aranda (La pasión turca), Manuel Gutiérrez Aragón (El rey del río) edo Montxo Armendáriz (Bihotz ondoko sekretuak) zuzendariekin. Bi Goya sari jaso ditu (Alas de mariposa filmeko aktore onena eta Lalia-rekin zuzendutako film labur dokumental onena). Lalia-k hamabost sari baino gehiago jaso zituen, besteak beste, United Nations World Forum on Children's Television saria.[1]
Hainbat telefilm zuzendu ditu, besteak beste, Les filles de Mohamed (, Civis Media Arts saria Europako Urteko Telefilm Hoberenari eta Coses que passen, Zilarrezko Biznaga saria 2007ko Malagako Zinemaldian, eta bi film luze (Elena Dimitrievna Diakonova. Gala dokumentala) eta Pretextos, 2008ko Malagako Zinemaldiko Zuzendaritza Hoberenaren saria eman ziona.
Bere estreinatutako azken lana Yasmina Rezaren Una comedia española zuzentzea izan da, Centro Dramático Nacionalentzat, eta Dubte, John Patrick Shanleyrena, Bartzelonako Poliorama Antzokian. Mentiders telefilma emititzeko dago, bertan gidoilaria eta zuzendaria da.
Europako Zinemaren Akademiako eta Espainiako Arteen eta Zinema Zientzien Akademiako kidea da. 2008ko abendutik 2011ko azaroaren 14ra arte, Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionalaren Osoko Bilkurako (CoNCA) kontseilari ere izan zen. Erakunde horretatik dimititu zuen, beste bederatzi kiderekin batera, Omnibus lege proiektuak proposatzen zuen eredu-hausturagatiko protesta gisa.[2]
2022ko udaran Las buenas compañias filmatzen ari da Errenterian.[3]
1987an antzerki-konpainia propioa sortu zuen, eta bi ikuskizun sortu zituen:
1973tik 1978ra bitartean, dantzari eta koreografo gisa aritu zen dantzan, eta, besteak beste, Gelu Barbu (Errumaniako Balet Nazionaleko lehen dantzaria) eta Bartzelonako Ballet Garaikideko konpainietako kide izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.