From Wikipedia, the free encyclopedia
Alas de mariposa 1991. urtean Juanma Bajo Ulloak eginiko filma da.
Alas de mariposa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Alas de mariposa |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Juanma Bajo Ulloa |
Gidoigilea(k) | Juanma Bajo Ulloa Eduardo Bajo Ulloa |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Fernando Trueba |
Ekoizle eragilea | Juanma Bajo Ulloa |
Edizioa | Pablo Blanco (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bingen Mendizabal |
Argazki-zuzendaria | Aitor Mantxola |
Zuzendari gasteiztarraren lehenengo filma da eta Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra lortu zuen..
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bikote xume batek mutiko bat izatearen ordez, neskato bat izan zuen. Bigarrenez mutiko izan baina zerbait izugarria gertatu zen, ama eta alabaren arteko harremana behin betiko hautsi zuena.
Ami sei urteko neskatxa da, sentsiblea eta barnekoia. Ama, Carmen, mutil bat izatearekin obsesionatuta dago, bestetik, bereziki Gabrielek, senarrak, neskak bakarrik sor ditzakeelako. Gabrielek ez du bat egiten emaztearen obsesio horrekin.
Carmen haurdun geratzen denean, Amiren balizko bekaizkeriaren beldurrak, gero eta erru-sentimendu handiagoak elikatuta, Carmeni bere haurdunaldiaren berri ematea eragozten dio, eta alabarekiko harremana egunetik egunera gaiztotzen hasten da. Une horretatik aurrera, gertakariak amesgaizto izugarri baterantz abiatuko dira ezinbestean. Amak bere desioa lortzen duenean eta nahi duen semea erditzen denean, alabak ez du jasaten eta jaioberriarekiko gorrotoa sentitzen hasiko da. Amik haurra hiltzen du azkenean, kuxin batekin bere sehaskan itota. Hamahiru urte geroago, Ami ia ezkutuan bizi da bere gelan, kanpoko mundutik, familiatik eta bere sexutik kanpo.
Orduan, Ami ihes-plan bat egiten hasten da, dirua geratzeko janaria lapurtuz. Baina aitaren lagun batek bortxatu eta haurdun utzi du gaztea, eta, Ami salbatzera doanean, elbarri uzten du. Egoera gehiago jasaten ez duenez, Ami etxetik alde egitea erabaki du. Baina, azken unean, amaren portaeran izandako erreakzio arraro batek gerarazi egiten du, eta hori bientzako bizitza berri baten hasiera da.
Kategoria | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|
Emakume aktore onena | Sílvia Munt | Irabazlea |
Errebelazio saria | Juanma Bajo Ulloa | Irabazlea |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.