Sardinia
Mediterraneoko uhartea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mediterraneoko uhartea From Wikipedia, the free encyclopedia
Sardinia[1][2] (sardinieraz: Sardigna, Sardinna edo Sardinnia; italieraz: Sardegna;algereraz Sardenya; gallureraz Saldigna; sassarieraz Sardhigna;katalanez: Sardenya; italieraz: Sardegna) Mediterraneo itsasoko bigarren uharterik handiena da, Korsika irlaren hegoaldera kokatua eta Italiako estatuaren parte dena, erregio autonomo izaerarekin. 24.090 km²-ko hedadura du eta 1.631.880 biztanleko populazioa (2001ean).
Sardinia | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Cagliari |
Probintziak | Cagliari Carbonia-Iglesias Medio Campidano Nuoro Ogliastra Olbia-Tempio Oristano Sassari |
Udalerriak | 377 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°N 9°E |
Azalera | 24.090 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.643.096 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 68 bizt/km² |
www.regione.sardegna.it/ |
Hiriburua Cagliari da.
Historikoki Sardina 30 eskualdetan banatu da. Sardinieraz "curadorias", hau da, zatiak edo "merias" deituak.
Estatutu autonomikoa edukitzearekin batera, sardiniarrak (Venetoko herritarrak bezala) "herri" bezala hartzen dituzte Italiako Parlamentuan.
Uharte menditsua da oro har eta ipar-mendebaleko Nurrako penintsula eta hegoaldeko Campidanokoa baizik ez dira eremu zelaiak. Uhartearen ekialdean dago mendialde garaiena (1.834 m Gennargentu mendian) eta mendebalean sumendiek eragindako mendiak daude. Flumendosa da ibai nagusia eta Gennargentu mendian du iturburua. Klima mediterraneoa da; neguak epelak dira eta udak beroak oso. Udazkenean egiten du euria. Klima horri lotuta, artea eta pinua dira zuhaitz ugarienak.
Neolito Arotik aurrera kultura indartsu batzuk garatu ziren Sardiniako uhartean. Izatez, iraultza neolitikoa eta nekazaritza Europara ekarri zuten populazioak Anatoliatik iritsi zirela argitu du genetika modernoak, eta Early European Farmers edo EEF haien gaur egungo ahaide genetiko hurbilenen artean daude sardiniar modernoak (egungo Anatoliako biztanleak baino gehiago), eta baita gaur egungo euskaldunak ere[3].
Neolitoko sardiniar haien hizkuntzarik ez da gorde, gaur egungo sardiniera hizkuntza erromantzea baita; baina konexio linguistikoa frogatzea beste kontu bat da. Gaur egungo sardiniera hizkuntza erromantzea da, baina substratu paleo-sardiniar baten aztarnak izan ditzake. Juan Martin Elexpuruk uste du badagoela paleo-sardinieraren eta euskararen arteko konexioa, eta uharteko toponimian azterketa egin du antzekotasun horiek frogatzeko[4].
K.a. VII. mendean portu-hiriak sortu zituzten bertan feniziarrek, eta K.a. VI. mendean greziarrak saiatu ziren uhartea kolonizatzen. Gerra punikoen ondoren, erromatarren mendean geratu zen, baina luzaroan izan zen Erromako agintearen aurka borrokatu zirenen babeslekua. K.a. 49. urtean Zesarrek okupatu zuen uhartea berriro, baina barnealdea kolonizatu gabe egon zen luzaroan.
Bandaloen, bizantziarren eta musulmanen mendean egon ondoren, XI. mendean nagusitu ziren Pisa eta Genova uhartean eta ondoren elkarren artean borrokatu ziren bi hiriak haren alde. 1326. urtean Aragoi eta Kataluniako koroaren mendean geratu zen, eta kostaldea kolonizatu zuten. 1708an Austriako etxea jabetu zen uharteaz eta 1720an Piamonterekin elkartu zuen Savoiako etxeak Sardiniako erreinua.
Frantziako iraultzaren ondoren, XVIII. mende bukaerako urteetan, Frantziaren mendean geratu ziren Savoiako etxearen lurrak, eta 1815ean, Napoleonen inperioa erabat deuseztatu zenean, Savoiako etxearen eskuetara igaro zen berriro. 1861. urtean Viktor Manuel II.a Savoiakoa Italiako errege izendatu zutenean, Italiako erreinuko lurralde bihurtu zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, politika alorrera azaldu ziren sardiniar abertzaleak. 1948an sortu zen Sardiniako lurralde autonomoa, estatutu eta erakunde bereziez hornitua.
Italiako biztanle dentsitaterik txikienetakoa duen eskualdea da. Sardoak, Sardiniako biztanleak, uhartearen barnealdean bizi dira, uharteko bi hiri nagusiak, Cagliari eta Sassari hain zuzen, kostaldean dauden arren. Lau probintziatan banatua dago: Nouro, Cagliari, Sassari eta Oristano.
Zortzi probintziatan banaturik dago:
Laborantza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) eta abere hazkuntza (ardi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Industria gutxi garatua dago eta geroz eta garrantzi handiagoa du uharteko ekonomian kostaldeko turismoak.
Sardinian hainbat hizkuntza mintzatzen da. Hizkuntza nagusienak italiera eta sardiniera dira, baina gazteen artean batez ere italiera askoz zabalduago dago. Hedabideetan eta hezkuntza sisteman ere italiera nagusi da. Sardiniera hainbat dialektotan banatutako erromantze hizkuntza da, eta latinetik gertuen dagoen mintzaira da, halaber. Sardiniera eta italieraz gain, uhartean beste hizkuntza batzuk ere hitz egiten dira. Uhartearen ipar-ekialdean, horrela, korsikerarekin lotutako gallurera hitz egiten da; eta ipar-mendebaldean sassariera, korsikeraren eta sardinieraren arteko trantsizioko mintzaira. Horrekin batera, katalanaren (Alghero hirian) eta ligurieraren (Carloforte eta Calasettan) hizkuntza-uharteak ere badira.
Hizkuntza ofiziala italiera bada ere, sardiniera (sardu) da hiztun gehienek darabiltena (% 80) eta L'Alguerren (uhartearen ipar-mendebalean) katalanez ere mintzo dira biztanle asko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.