From Wikipedia, the free encyclopedia
San Pedro Abantoko gudua edo Somorrostroko bigarren gudua Bizkaiko herri hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, errepublikar eta karlistek 1874ko martxoaren 25eta 27/28 artean egina.[1]
San Pedro Abantoko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Karlistaldia | |||
Data | 1874ko martxoaren 25etik 27/28ra | ||
Lekua | San Pedro Abanto Bizkaia 43°19′20″N 3°5′4″W | ||
Koordenatuak | 43°19′20″N 3°05′04″W | ||
Emaitza | Status quo ante bellum | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Bilbo karlistek setiatua zenez, 1874ko neguan liberalak hainbat aldiz saiatu ziren setioa hausten. Karlistak, bere aldetik, inguruko mendixkak kontrolpean izatea saiatu ziren, bere matxinadan Bilbo portu nagusitzat izateko. Bien arteko oreka udaberrira arte mantendu zen, noiz alfontsotarren Iparraldeko Armadari Espainiatik zenbait unitate gehitu zitzaizkion. Unitate berri hauen artean Itsas-Infanteriaren lehenengo erregimentua zegoen.
Somorrostro Harana gudu-zelai nagusi bilakatu zen, baina baita Santurtzi eta Sestao ere. Liberalak Janeo mendian, Rigadan eta Barbadun ibaiaren ezkerraldean zeuden. Karlisten gotorlekuak, berriz, Montaño mendian, Murrietan, San Pedro Abanton, Santa Julianan eta La Mina Rubian (Putxeta auzopean) ziren. Bere artilleria Bilbora begira zegoenez, karlistek muinoetan egindako lubakiak baino ez zituzten babesteko.[2] 1874ko martxoaren 25ean, alfontsotarrek Itsas-Infanteriaren lehenengo erregimentua erabili zuten San Pedro Abanton setioa hausteko, espainiar armadaren itsas-infanteriaren lehenengo guduetako bat izan zena. Hala ere, erasoak ez zituen bere helburu guztiak bete eta Bilboko setioa behin-behinekoz baino ez zen hautsi. Alde biek hainbat erori (bakoitzak 2.000 eta 2.200 artean) izan zituzten. Karlisten lerroetan Nicolás Ollo eta Radica jeneralak hil ziren. Martxoaren bukaeran karlistek oraindik bere posizioak mantentzen zituzten eta liberalek apirilaren bukaerara arte ez zuten eraso bortitz bat egitea lortu. Orduan 17.000 lagun erabili zuten eta maiatzaren 2an Bilboko setioa amaitzea lortu zuten.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.