Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «Sagittarius».
Konstelazio honetako izarrik distiratsuenek "teontzia" deritzon ezaguterraza den asterismo bat eratzen dute. Teontzi honen heldulekua ζ Sagittarii, τ Sagittarii, σ Sagittarii eta φ Sagittarii izarrek osatzen dute, estalkia φ Sagittarii, λ Sagittarii eta δ Sagittariik, gorputza ζ Sagittarii, φ Sagittarii, δ Sagittarii eta ε Sagittariik, muturra δ Sagittarii, ε Sagittarii —konstelazioko izarrik distiratsuena— eta γ Sagittariik osatzen duten bitartean.
Sagittarius konstelazioan begi hutsez ikus daitezkeen bi zefeida daude, X Sagittarii eta W Sagittarii. Pistola izarra (Pistol staringelesez) konstelazio honetan dago, begi hutsez ikusezina, nahiz galaxiako izarrik distiratsuenetako bat izan. Era berean, KW Sagittariiizar aldakorra izar ezagunetatik handienetako bat da. γ Sagittariigandik mendebaldera Esne Bidearenerdigune galaktikoa dago; S2 da gure galaxiaren erdigunean dagoen zulo beltz supermasibotik hurbilen dagoen izarra. Bestalde, Sagittarius konstelazioko 20 izarrek baino gehiagok, horien artean HD 179949 eta HD 187085, planetak dituzte inguruan orbitatzen.
α Sagittarii (Rukbat), 3,97ko itxurazko magnitudearekin, konstelazioko zenbait izarrek gainditzen dute distirari dagokionez, Alfa Bayerren izendapena daraman arren.
β Sagittarii (Arkab), izatez bi izar dira: β1 (Arkab Prior) izar bitar zuri-urdinska da; β2 (Arkab Posterior) 4,28 magnitudeko izar zuri-horia da.
γ Sagittarii, honen kasuan, izatez, bi izar dira: γ1Zefeida izar aldakorra da, W Sagittarii izenekoa, 7,59 eguneko periodoa duena; γ2k Nash edo Alnasl izena jasotzen du.
δ Sagittarii (Kaus Medius, Kaus Media edo Kaus Meridionalis) 2,72 magnitudeko eta laranja koloreko izar erraldoia da, konstelazio honetako laugarren distiratsuena.
ε Sagittarii (Kaus Australis), konstelazioko distiratsuena 1,85eko magnitudearekin. 145 argi-urteko distantziara dagoen izar zuri-urdinska da.
ζ Sagittarii (Askella edo Ascella), konstelazioko hirugarren distiratsuena da 2,63ko magnitudearekin. Izar bitarra da, eta biak dira zuriak.
η Sagittarii, 3,11 magnitudeko erraldoi gorria da eta 3,6 arku segundora dagoen izar kidea du.
π Sagittarii (Albaldah), 440 argi-urteko distantziara dagoen izar sistema hirukoitza.
ρ1 Sagittarii, 3,93 magnitudeko Delta Scuti izar aldakorra.
σ Sagittarii (Nunki), 2,02 magnitudearekin konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da, Sigma Bayerren izendapena izan arren. Bere izena babiloniar jatorrikoa da.
τ Sagittarii, 3,32 magnitudeko erraldoi laranja.
υ Sagittarii, 4,58 magnitudeko izar bitarra. Hidrogenoan oso urriak diren (HdB izarrak) izarren eredua da.
φ Sagittarii, 3,27 magnitudeko izar zuri-urdinska.
Terebellum, bisualki elkarrengandik nahiko gertu dauden lau izarrek osatutako asterismoa. ω Sagittarii eta 62 Sagittarii asterismo honen zati dira.
9 Sagittarii, O espektro motako eta 5,93 magnitudeko izar beroa.
U Sagittarii, X Sagittarii, Y Sagittarii eta V350 Sagittarii, laurak zefeida izar aldakorrak, horietako bigarrena lauretan distiratsuena, 7,013 eguneko periodoan 4,24 eta 4,84 artean aldatzen den distirarekin.
RY Sagittarii, R Coronae Borealis izar aldakorra, bere motako bigarren distiratsuena.
KW Sagittarii, 9,35eko magnitude bisuala duen arren eguzki erradio baino 1460 aldiz handiagoa den erradioko supererraldoia da, ezagutzen den izarrik handienetako bat.
VX Sagittarii, beste supererraldoi gorri bat. Hau ere ezagutzen den izarrik handienetako bat da.
Lurretik ikusia, Esne Bideak bere zatirik dentsoena Sagittariusen zehar du, Esne Bidearen erdigunea bertan dagoelarik. Horregatik, kumulu eta nebulosa ugari daude bertan:
Sagittariusko kumulu handia (M22), 5,1 magnitudekoa, prismatikoekin erraz ikus daitekeen objektu bat da. 10.000 argi-urteko distantziara, gertuen dagoenetako bat da.
M55 kumulu globularra, 100.000 izar inguruk osatua.
Sagittariusko Izar Lainoa (M24)
Aintzira Nebulosa (M8), NGC 6530 izar kumulua inguratuz. Gau ilun batean begi hutsez ikus daiteke Esne Bideko zatirik emankorrenaren iparraldean.
Trifida Nebulosa (M20), banatzen duten laino iluneko hiru zerrendekin.
Omega Nebulosa (M17), Beltxarga edo oinetakoak sartzekoa ere deitua, argi ikus daiteke prismatikoen laguntza soilarekin.
Sagittariusko galaxia nano eliptikoa (SagDEG), Esne Bidearen galaxia satelite bat, Tokiko Taldeko zati dena.
Barnarden Galaxia (NGC 6822), galaxia primitiboaren eredua eta Sagittariusko galaxia nano irregularra (SagDIG), biak Tokiko Taldekoak.
Antzinako mitologoen artean eztabaida handia zegoen konstelazio honek zentauro bat irudikatzen ote zuen ala ez. Eratostenes eta Higinoren arabera, ez zuen zentauro bat irudikatzen, zentauro batek sekula arkurik erabili ez zuela argudiatuz. Kroto izeneko satiro bat zela zioten. Musekin batera bizi zena Helikon mendian. Krotok, geziak jaurtitzeko artea asmatzeaz gain, txaloak ere asmatu zituen musak entzuten ari zen bitartean. Hauek, pozik, Zeusi Kroto konstelazioen artean jartzeko eskatu zioten.
Dirudienez, Sagittarius da sekula detektatu den balizko estralurtar seinale baten iturri bakarra. Gertakari hau 1977koabuztuak 15ean gertatu zen, irratiteleskopioek ohi detektatutako hondoko erradiazioa baino 30 aldiz handiagoa den seinale bat detektatu zutenean.
Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".