From Wikipedia, the free encyclopedia
Alpha² Canum Venaticorum izar aldakorrak B8p eta A7p bitarteko espektro motako sekuentzia nagusiko izar aldakorrak dira. Eremu magnetiko biziak dituzte eta bereziki silizioan, estrontzioan, kromoan eta lur arraroetan indartsuak diren espektro lerroak erakusten dituzte. Bere distira 0,01 eta 0,1 magnitude bitartean aldatzen da 0,5 eta 160 egun bitarteko epean. CU Virginis, 0,5207 eguneko ziklo batekin, ziklorik laburrenetako bat duena da, V3961 Sagittarii izarrak oso ez ohikoa den 2300 eguneko ziklo luzea duen bitartean.
Izar mota honetako izarrik eredugarri eta aztertuena Cor Caroli (α2 Canum Venaticorum) da. Jarraian ikus daitekeen taulan mota honetako izarrik distiratsuenak ikus daitezke.
Izena | Bayerren izendapena | Gehienezko itxurazko magnitudea | Bariazioaren zabalera (magnitudeak) | Periodoa (egunak) |
---|---|---|---|---|
Alioth | Épsilon Ursae Majoris | 1,76 | 0,02 | 5,0887 |
Alpheratz | Alpha Andromedae | 2,02 | 0,04 | 0,9662 |
Theta Aurigae | 2,62 | 0,08 | 1,3735 | |
Cor Caroli | Alpha² Canum Venaticorum | 2,84 | 0,14 | 5,4694 |
Mu Leporis | 2,97 | 0,44 | 2 | |
Alpha Circini | 3,18 | 0,03 | ? | |
Alpha Doradus | 3,26 | 0,04 | 2,95 | |
Nusakan | Beta Coronae Borealis | 3,65 | 0,07 | 18,487 |
Fi Draconis | 4,22 | 0,04 | 1,7165 | |
Beta Hydrae | 4,27 | 0,04 | 2,344 | |
Delta3 Tauri | 4,29 | 0,03 | 57,25 | |
Omega Ophiuchi | 4,44 | 0,07 | 2,99 | |
Iota Cassiopeiae | 4,45 | 0,08 | 1,74 |
Iturria: Variables of a2 Canum Venaticorum type (Alcyone)
Oharra: Nashira (γ Capricorni) Alpha² Canum Venaticorum izar aldakor bezala katalogatua dago SIMBAD datu basean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.