From Wikipedia, the free encyclopedia
Rhodocollybia butyracea var. asema Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. Ez du balio gastronomikorik.
Rhodocollybia butyracea var. asema | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Collybia |
Espeziea | Collybia butyracea |
Barietatea | Collybia butyracea var. asema Quél., 1888 |
Sinonimoak: Collybia butyracea var. asema, Collybia asema.
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik zabaldura titi zabalarekin, ertzak leunak. Kapelaren azala leuna, ukitzeko koipetsua, gris argi edo gris-horixka kolorekoa, titia marroia.
Orriak: Adnatuak, oso meheak eta estu, lamelula ugarirekin, zuriak.
Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, klabiformea, zuntzezkoa, tomentu gabea, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Mehea. Usain eta zapore fungikoa.[1]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik.
Interes gastronomikorik gabea.[2]
Collybia butyracea taxoi nominala, marroi iluna da (ez argia), apur bat handiagoa eta oina luzetara ildaskatua du.
Udazkenean. Baso mistoetan, koniferoetan eta hostozabaletan.
Norvegia, Suedia, Errusia, Suitza, Eslovakia.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.