politikari britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Priti Sushil Patel (Londres, 1972ko martxoaren 29 - ) politikari britainiarra da, Alderdi Kontserbadoreko kidea, eta 2019ko uztailetik 2022ko irailera Estatuko Ofizial Handia izan zen, Erresuma Batuko Barne Ministro gisa.[1]
Londresen jaio zen 1972ko martxoaren 29an.[2] Jatorri apaleko Sushil eta Anjana gurasoak, jatorriz Indiako Gujaratekoak, Ugandako protektoratura joan ziren, eta gero, 1960ko hamarkadaren amaieran, gerra ekonomikoa baino lehentxeago, Britainia Handira; han, egunkari-dendak jarri zituzten.[3]
Watford Grammar Schoolera joan zen, Keeleko Unibertsitateko (BA) ekonomian graduatu aurretik, eta graduondoko ikasketak egin zituen Essexeko Unibertsitatean (MPP).[4][2]
2010etik (berriro hautatua 2015[5] eta 2019an), diputatua da Essexko Whitham barrutitik. Nazioarteko Garapenerako estatu-idazkari izendatu zuten 2016ko uztailean, eta dimisioa eman zuen 2017ko azaroaren 8an, Israelgo ministroekin, enpresaburuekin eta presio-taldeetako kideekin (Benjamín Netanyahu lehen ministroa barne) hamalau bilera informal isilpean egin ondoren.[6]
2019ko uztailaren 24an, Boris Johnsonek Barne ministro izendatu zuen, Erresuma Batuko immigrazio, segurtasun eta lege eta ordenaren arduradun.[7]
Toriesn hegalik eskuindarrenean dago, eta Margaret Thatcherren jarraitzaile sutsua da.[5] 2011n, heriotza-zigorra sartzearen alde agertu zen, baita Brexitaren alde ere.[8][9][10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.