From Wikipedia, the free encyclopedia
Justine Greening (1969ko apirilaren 30 - ) politikari britainiarra da. Erresuma Batuko Hezkuntzako Estatu Idazkari izan zen 2016tik 2018ra. Aurretik, Altxorraren idazkari ekonomikoa izan zen 2010etik 2011ra, Garraioko Estatu idazkaria 2011tik 2012ra eta Nazioarteko Garapenerako Estatu idazkaria 2012tik 2016ra. Alderdi Kontserbadoreko kidea, Putney barrutiko diputatua izan zen 2005etik 2019ra.
Greeningek dimisioa eman zuen Hezkuntzako idazkari eta Emakumearen eta Berdintasunaren ministro gisa 2018ko urtarrileko Kabinetearen birmoldaketan. 2019ko irailaren 3an iragarri zuen ez zela diputatu gisa aurkeztuko hurrengo hauteskunde orokorretan. Geroago, egun horretan bertan, Gobernuaren aurkako botoa eman ondoren zigorra jarri zieten 21 diputatu kontserbadoreetako bat izan zen[1][2]. Diputatu independente gisa eseri zen 2019ko abenduko hauteskunde orokorretarako Legebiltzarra desegin zen arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.