Pisako dorrea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pisako dorrea[1] edo Pisako Dorre Okerra[1] (italieraz: Torre pendente di Pisa) Pisako katedraleko estilo erromanikoko kanpandorrea da. Lanen hasieran bertan hasi zen okertzen, 1173 urtean; 55,86 metro luze da, hasieran 60 bat metro zuen arren, eta 14.700 tonako pisua duela jotzen da.
Pisako dorrea | |
---|---|
Torre di Pisa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Probintzia | Pisako probintzia |
Hiria | Pisa |
Koordenatuak | 43°43′23″N 10°23′48″E |
Altitudea | 210 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1173ko abuztuaren 9a - 1372 |
1846 Orciano Pisano earthquake | |
Berrikuntza | 1933 - 1935 |
1920 Garfagnana earthquake | |
Galileo's Leaning Tower of Pisa experiment | |
Closure | 1990eko urtarrilaren 7a - 2001eko abenduaren 15a |
Indusia | 1999 - 2001eko ekaina |
Construction interrupted | 1278 - 1360 |
Eraikuntza | 1838 - 1839 |
Construction interrupted | 1178 - 1272 |
Installation | 1993 |
Installation | 1995 |
Ground freezing | 1995eko irailaren 7a |
Installation | 2002 |
Inaugurazioa | 1373 |
Jabea | Opera della Primaziale Pisana (en) |
Izenaren jatorria | Pisa dorre inclined tower (en) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Pisa (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Bonanno Pisano Diotisalvi (en) Guglielmo (en) |
Materiala(k) | haitzurdina eta harria |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 58,36 () m interior: 9,522 () m base: 14,852 () m |
Solairuak | 9, 4 eta 8 |
Azalera | 500 m² |
Atalak | maila: 294 ezkila: 7 Zutabe: 180 Arkuteria itsu: Kanpandorre: observation deck (en) : Eskailera: |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 3.200.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza del Duomo, 56126 Pisa PI eta Piazza Duomo |
E-posta | mailto:info@opapisa.it |
Telefonoa | tel:+39-050-387-2210 |
Webgune ofiziala | |
Egun, haren makurdura 3,97° da ardatz bertikalari buruz[2]. Italiako gobernuak laguntza eskatu zuen 1964an, dorrea eror ez zedin. 1990 urtean, bisitarientzat itxi egin zen, segurtasun neurri moduan. Azken urteetan, makurdura gutxitzeko berreraiketa lanak egin dira. 2001 urtean, ikusleentzat berriro ireki zen, hamar urteko sendotze-lanen ondoren.
Pisako dorrea hiru etapatan eraiki zen 199 urtetan zehar. Lehen solairua 1173ko abuztuaren 9an hasi zen eraikitzen, arrakasta militar eta oparotasuneko aldi batean. Lehen solairua kapitel klasikoak eta arku itsuak dituzten erdi-zutabez inguratuta dago, guztia oso marmol zuriz eginda.
Urte askoan diseinua Guglielmo-ri esleitu zitzaion, XII. mendean Pisan bizi zen eta brontze urtuzko piezengatik ezaguna zen artistari. Hala ere, berriki egindako ikerketa baten arabera, eraikinaren egilea Bonanno Pisano litzateke azkenean, zeinak Pisa 1185ean utzi baitzuen eta Monrealera, Siziliara, joateko. Haren sarkofagoa dorrearen oinean aurkitu zuten 1820an.
1178an, hirugarren solairua eraiki ondoren, dorrea hiru metro okertu zen iparralderantz, zimendu ahulen eta lur-azpi ezegonkorraren ondorioz. Dorrearen diseinua zalantzazkoa zen hasieratik, eta eraikuntza eten zen mende batez, Pisakoen eta inguruko estatuen arteko gerrengatik. Horri esker lurzorua gehiago finkatu zen, zeren bestela dorrea erori egingo zen.
1272an, Fernando di Vincenzo arkitektoak, kamposantuaren egilea ere izan zenak, ekin zion berriro eraikuntzari. Lau solairu berri gehitu ziren, angelu jakin batekin eraikiak dorrearen okertzea arintzeko. Lanak berriro gelditu ziren 1284an, Meloriako batailan Pisa galtzaile atera ondoren Genovaren aurka.
1372an Tommasso di Andrea Pisanok eraiki zuen azken solairua (kanpandorrea) eta ezkilak jarri ziren. Haren esku-hartzeak harmonikoki konbinatzen ditu kanpandorreko elementu gotikoak eta dorrearen estilo erromanikoa. Ezkilak zazpi dira eta bakoitza eskala musikaleko nota bati dagokio; handiena 1655ean jarri zen. Hala ere, kanpandorrea amaitu ondoren, dorreak okertzera jo zuen berriro, oraingoan hegoalderantz.
Agidanez Galileo Galileik masa desberdineko bi kanoi-bala erortzen utzi zituen dorretik, jaitsiera-abiadura masarekiko independentea zela frogatzeko asmoz. Istorioa Galileoren ikasle batek deskribatu arren, mitotzat hartzen da.
Dorrea amaitu eta urte gutxira, egiturazko kalteak agerian geratu ziren, eta San Giulianoren marmolez egindako jatorrizko harrizko elementu asko ordeztu ziren baina Carrarako marmol zuria erabiliz.
Alessandro della Gherardescak bide bat zulatu zuen dorrearen inguruan, oinarria ikusgai jartzearren. Oinarrian ura sartzea ekarri zuen horrek, eta ondorioz, berriro ere, okertzea handitu zen.
1964ko otsailaren 27an Italiako Gobernuak laguntza eskatu zuen Pisako dorrearen erorketa saihesteko. Ingeniari, matematikari eta historialari talde bati esleitu zitzaion proiektua. Bi hamarkada lanean eman ondoren, dorrea itxi egin zen 1990eko urtarrilean.
Hamarkada batean zehar ahaleginak egin ziren dorrea egonkortzeko, eta 2001eko abenduaren 15ean berriro ireki zen jendearentzat. Metodo asko proposatu ziren egonkortzeko, kontrapisurako 800 tona berun gehitzea adibidez. baina okertzea zuzentzeko azkeneko irtenbidea basearen behealdetik 38 m³ lur kentzea izan zen. Dorrearen egonkortasuna gutxienez 200 urterako bermatuta dagoela uste da.
Kontsolidazio-lanei esker, okertzea 1700 urteko bera da, bertikaletik 3,9 metrora desbideratuta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.