From Wikipedia, the free encyclopedia
Carrarako marmola, marmol zuri edo urdin-gris mota bat da, nagusiki eskulturagintza eta eraikuntzan erabilia. Italiako Carrara hiriko Apuaniar Alpeetako harrobietatik ateratzen da, Toskanako ipar muturrean.
Bere zuritasunarengatik marmol preziatuenen artean dago, urdin-gris kolorekoa ere badago, kasik betarik ez du, eta irin itxura du.
Ziurrenik Carrarako harrobien ustiaketa Brontze Aroan hasi zen, baina Erromatar Inperioaren garaian Erromako eraikinak eta jauretxeak eraikitzeko kopuru handian ateratzen hasia izan zen. V. mendean Barbaroen Inbasioekin batera ustiaketak etenaldia jasan zuen, Erdi Aroan kristau eraikinak eraikitzeko ustiaketari berrekinez, gainera Giovanni Pisano eta Nicola Pisano eskultoreek askoe rabili zuten. Pizkundean ere Carrarako marmolak ospe handia bereganatu, Michelangelok bere eskulturak egiteko gustukoen zuen marmola izan zen, horren adibide David eskultura.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.