Gris

kolorea From Wikipedia, the free encyclopedia

Grisa zuria eta beltza hainbat proportziotan nahastean sortzen den kolorea da. RAL kolore sisteman, grisak 7001 eta 7099 artekoak dira.

Informazio gehiago Kolore koordenatuak, Uhin-luzera ...
Grisa
 
Kolore koordenatuak
Uhin-luzera nm
Hamaseitarra #808080
RGB (r, g, b) (128, 128, 128)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 0, 50)
HSV (h, s, v) (0°, 0%, 50%)
Itxi

Ezaugarriak

Kolore grisak zenbait tonu izan ditzake, nahasten den zuri eta beltz kopuruaren arabera. Adibidez:

  • gris iluna,
  • zilar kolorea,
  • berun grisa eta
  • errauts kolorea (hauskara).

Esanahiak

Egoera goibelarekin lotzen da. Jendea eta egoerak grisak izan daitezke: tristeak, malenkoniatsuak, argitasunik gabeak... Eguraldi lainotsua ere grisa da. Moda kontuetan, seriotasuna adierazten du, baita dotorezia ere.

Zerebroak badu materia grisa; beraz, jakintsu edo intelektualen kolorea ere bada.

Kanpo estekak


Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak  X izpiak  ultramoreak  argia  infragorriak  mikrouhinak  irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria  
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.