From Wikipedia, the free encyclopedia
RGB kolore-eredua (GBU euskaraz) hiru kolore primariokin osaturik dago bere oinarrian: Gorria-Berdea-Urdina.
Web koloreak adierazteko HTML-an, kolore primario hauek hiru bikote hamaseitarrekin errepresentaturik daude ondorengo formatu honen arabera:
Bikote bakoitzak hartzen duen balioaren arabeera, 00-tik FF gehiengoraino, kolore guztiak eratu daitezke:
Argiak sortzen dituen koloreekin lan egiten du. Bere kolore nagusiak(primarioak) gorria, berdea eta urdina dira. Hiru kolore hauen baturarekin lortzen dira beste koloreak. Hala ere, kolore primarioen tonua, asetasuna eta argitasuna aldatzea beharrezkoa da kolore guztiak sortzeko. Beltza, argirik ez dagoenean lortzen da. Sistema hau argiarekin funtzionatzen duten gailuak erabiltzen dute( ordenagailu monitoreak, pantailak, proiektoreak...).
Kontuan hartu behar da RGB sistemak erabiltzen dituen kolore primarioak matematikan oinarritutako fikziozko kolore primarioak direla; bakarrik kolore primario hauetatik abiatuta lortu dezakegulako beste kolore guztiak. Beraz, kolore primario hauen errepresentazioa inperfektoa edo osatu gabea da.
R = Red, G = Green, B = Blue pantaila informatiko baten argi-konposizioko oinarrizko koloreei dagokienez, RGB oinarrizko hiru koloreetako bat edo bi (sailkapen hau R = Red, G = Green, B = Blue, zeinekin osatzen baita argi-gehikuntzaren bidez, pinturaren oinarrizko edo lehen mailako koloreen sailkapenaren desberdina dena, pigmentu material fisikoak gehituta nahasten baitira), kolore batean nagusitzen dira. RGB kantitateak berdindu ahala, koloreak asetasuna galtzen du, gris edo zuri bihurtu arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.