Pilat duna
Europako dunarik altuena, Akitaniako kostaldean. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pilat duna, Pilateko duna, edo Pylako duna, (frantsesez: Dune du Pilat edo Grande Dune du Pilat) kostan dagoen hareazko formazio handi bat da, akitaniar itsasertzean, Bizkaiko golkoan, Arcachongo badiaren sarreran.
Pilat duna | |
---|---|
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 106,6 m |
Prominentzia | 106,6 m |
Mota | naturagune babestua, Duna, free flight site (en) eta turismo-atrakzioa |
Azalera | 380.399 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°35′24″N 1°12′42″W |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Gironda |
Frantziako udalerri | La Teste-de-Buch |
Geologia | |
Material nagusia | Harea |
Dunaren geomorfologia eta kokapena eboluzio eta mugimendu iraunkor batean daude bere hasieratik. 60 milioi m³ harea ditu gutxi gorabehera, 87 hektareatan banatuta, kostako 2,7 km hartzen dituena, baita oihaneko 500 m ere, Gaskoiniako Landetako parke naturalarena dena. Urtero oihaneko 3-4 m hartzen ditu. Epeka-epeka barnealderaino doa, etxeak, errepideak eta Atlantikoko Harresiaren zati batzuk estaliz. Pilat bere izenak gaskoiko jatorria du: Pilhar euskaraz "meta" esan nahi du.[1]
Duna hau Europako dunarik altuena da gertatu berri den fenomeno bati esker: hondar-banku ozeaniko ikaragarri baten XVIII. mendeko kolapsoa, bare itsasertzean kokatuta. Hondar-banku honek material sedimentarioaz hornitu zen. Ondoren naturari esker eramanda eta pilatuta. Honen ondorioz, duna honek 35 m izatetik (XIX. medearen hasieran) 80- 100 m izatera pasatu du, 1980an egindako ikerketak dionez.
Pilat-eko dunak eta bere inguruak, balore ikaragarriko ekosistematzat hartzen dena, Estatu frantsesak babestu du 1943tik aurrera. Urtero 1milioi - 1,5 milioi bisitari dituzte.
2009ko Klaus ekaitzak 175 km/h-ko haize-boladak izan zituen dunan eta bere tontorra kaltetu zuen.[2]