Bizkaiko irakasle eta euskaltzalea From Wikipedia, the free encyclopedia
Pilare Baraiazarra Txertudi (Meñaka, Bizkaia, 1938) euskara-irakaslea eta ertainetako irakasle jubilatua da. Bizitza osoan euskararen aldeko ekintzaile izan da, aipagarriak dira hezkuntza-sistema publikoan euskara integratzeko egin dituen ahaleginak, batez ere Ugaon eta Barakaldon.[1][2]
Pilare Baraiazarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Meñaka, 1938 (85/86 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta filologoa |
Lantokia(k) | Ugao Barakaldo Bilbo eta Donostia |
Haren bizialdiko epeak eta jokamoldeak ez dira ohikoak izan. 26 urterekin, Meñakako baserria utzi eta batxilerra ikasten hasi zen. Hurrengo urtean, Donostian euskara-irakasle hasi zen Mariaren Bihotza ikastetxean. 30 urterekin, ekin zien irakasle lanei Donostiako Santo Tomas Lizeoan, eta orduan hasi zen funtsezko ekarpenak egiten euskarazko materialgintzan eta didaktikan, nahiz eta artean horretarako ikasketarik edo titulaziorik ez eduki. Lau bat urteren ondoren erabaki zuen Euskal Filologia eta irakasletza ikasiko zituela. Meñakatik atera zenetik, beti ibili zen lanean, filologia eta irakasletza ikasten zituenean ere lanean segitu zuen, aldi berean.[1]
Euskal filologia ikasteko, Bilbora aldatu zen, Deustuko Unibertsitatean Gotzon Garatek ikasketa horiek zabaldu zituen lehenengo urtean. Hala ezagutu zuen Baraiazarrak 1970etako Bilboko giro sozial, politiko eta kultural bizia. Ugaon irakasle zela, euskarazko materialgintzan eta didaktikan ere bete-betean aritu zen: «Didaktikaren iraultza euskaratik etorri zen, euskara ezin zelako bestela irakatsi. A ereduko irakasleek ez zuten horren beharrik»[1].
Iraultza hori indartzen ahalegindu zen gero Barakaldon, euskara aholkulari gisa: Ezkerraldeko eskola publikoetan D ereduaren bultzatzaile nagusietakoa bihurtu zen. Zigorra ere jaso zuen horregatik, lanpostua uztera behartu baitzuten.[1]
Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila PSOEren eskura pasatu zenean, izugarrizko atzerakada igarri zuten, eta zigortu ere egin zuten euskarazko ereduen alde egiteagatik. Irakasleen aholkularia zela, eta ez gurasoena, izan zen argudioa. Eta aurreko lanpostura bidali zuten. Baina Barakaldoko guraso eta irakasleek protesta gogorra egin zuten Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzan, Baraiazarra Barakaldora berriro itzultzeko eskatuz. Eta lortu egin zuten. Gustura itzuli zen. Oso maite zuen Ezkerraldea, eta berak uste du, euskara dela eta, ezusteko on asko emango duela.[3]
Meñakakoa izanda, mendebaleko euskarazko hitzak bereziki bildu dituen Bostak bat lantaldeko zenbait hiztegiren osaketan ere parte hartu izan du. Gehienak Adorez taldearekin egin ditu honako hauekin lankidetzan: Ricardo Badiola, Luis Baraiazarra (Pilareren neba), Juan Luis Goikoetxea, Josu Naberan, Julen Kaltzada, Patxi Uribarren, Miren Edurne Alegria, Manu Ormazabal, Eunate Jauregi eta Aritz Burgaña.[4]
Ikastetxe pribatuetan:
Ikastetxe publikoetan:
Funtsezko ekarpenak egin ditu euskarazko materialgintzan eta didaktikan, alor hauen hastapenetan 70 eta 80etako hamarkadetan. eta gero ere horretan segitu du.[5][6]
B eta D ereduetan erabiltzeko programaketak, materialak egin,1981-1984.
1984tik argitaratu dituen artikuluak:[8]
Bazkari eta bestelako ospakizunetarako prestatutako bertsoak. Gehienak hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian eginak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.