filosofo frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Philippe Sollers (jaiotza-izena: Philippe Joyaux; Bordele, 1936ko azaroaren 28a - Paris, 2023ko maiatzaren 5a) frantses idazle eta kritikaria izan zen.
Philippe Sollers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philippe Pierre Gérard Joyaux |
Jaiotza | Talança, 1936ko azaroaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 15. barrutia eta Paris, 2023ko maiatzaren 5a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Q110333538 |
Familia | |
Aita | Octave Joyaux |
Ezkontidea(k) | Julia Kristeva (1967ko abuztuaren 2a - 2023ko maiatzaren 5a) |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | ESSEC Business School Lycée privé Sainte-Geneviève (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa, argitaratzailea, eleberrigilea, saiakeragilea, errealizadorea, audio-liburu kontalaria, literatura-kritikaria, literary theorist (en) eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Comité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) comité de lecture des éditions Gallimard (en) |
Mugimendua | Nouveau romana Tel Quel (en) |
Izengoitia(k) | Philippe Sollers |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
philippesollers.net | |
Merkataritza-ikasketak egin zituen, baina bertan behera utzi zituen bukatu gabe, buru-belarri idazle gisa jarduteko. 1960an Tel Quel aldizkaria sortu zuen. Teoria eta iraultza zituen aldizkariak goiburu. Aldizkaria marxismoan eta, 1971tik aurrera, maoismoan inspiratua abangoardien eta literatura-kritika berriaren tresna bihurtu zen, eta, besteak beste, Barthes, Derrida, Lacan, Julia Kristeva, Marcelin Pleynet, Mikhail Bakhtin eta errusiar formalisten lanak argitaratu zituen. Bestalde, Roussel, Bataille, Artaud eta Lautréamont bezalako beste egile batzuk "aurkitu" zituen.
1961ean Parkea argitaratu zuen, Alain Robbe-Grillet eta Noveau roman mugimenduak beragan izan zuten eraginaren lekukotasun gisa. Tel Quel aldizkaria 1982an desagertu zen, eta hurrengo urtean L'Infini argitaratu zen. Urte hartan bertan Emakumeak eman zuen argitara, garai hartan puri-purian zeuden gertaerei buruzko eleberri barroko bat, Cèlineren idazkera gogorazten duena. Eleberriez gainera, biografiak (1984, Jokalari baten erretratua) eta arte-saiakerak idatzi zituen. Lanik aipagarrienak: Drama (1965); Zenbakiak (1968); Legea (1972); H (1973); Paradisua (1974); Erabateko bihotz (1987); Festa Venezian (1991); Sekretua (1993).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Sollers |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.