From Wikipedia, the free encyclopedia
Nouveau roman (frantsesezko ahoskapena nuvo ʁɔmɑ̃; euskaraz, eleberri berria) Literaturan, 1950 ondorengo urteetan Frantzian agertu zen literatura higikundea da.
Joera honetako autoreek ohiturazko eleberriaren ezaugarriak —kontakizunen zuzentasuna, pertsonaiaren psikologia aldagaitza eta kontalari orojakilearen ikuspegia— ukatu dituzte. Ondorioz, eleberria ikerketa esperimentalaren eremu gertatzen da; errealitatearen deskribapen hotz objektiboa gailentzen da, zernahi psikologia arrastotatik urrun. Literatura konprometituari kontrajarririk, joera honetako autoreentzat eleberriak ez du zertaz inolako ordenurik, baliorik edo egiarik islatu behar.
Higikunde honen teorikoa eta autore gailena Alain Robbe-Grillet izan zen; harekin batera aipagarriak dira beste zenbait eleberrigile: Nathalie Sarraute, Michel Butor eta Claude Simon. École du regard (begiradaren eskola) ere deitu izan zen joera hau.
Euskal literaturan mugimendu literario horren eraginak nabariak izan dira, batez ere XX. mendeko 70 hamarkadan. Adibide batzuk aipatzeagatik, hor ditugu Ramon Saizarbitoriaren Ene Jesus edo Ibon Sarasolaren Joan eta Ane zigarro bat erretzen eleberriak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.