From Wikipedia, the free encyclopedia
Phellodon melaleucus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Phellodon melaleucus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Phellodon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Phellodon melaleucus P.Karst., 1881 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum melaleucum | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Calodon graveolens, Hydnum graveolens, Hydnum pullum.
Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, laua, unbilikatua edo ziatiforme mehea, biguna, zimurtsua, zetaduna, eremu zirkularrik gabe, grisaxka-arre kolorekoa, ertz zuri zabalarekin.
Eztenak: Finak eta motzak (1-1,5 mm), zuriak, gero gris argiak.
Hanka: Lodia, leuna, arrexka, luzanga, garaieran.
Haragia: Suberosoa, biguna, arrexka, Trigonella edo Foemum graecum edo txikoria txigortuaren usain handiarekin.[2]
Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Graveolens epitetoa bere usain handiagatik du.
Ez da jangarria.
Usain oso bereizgarria du, lehortzean areagotu egiten den iraunkorra, Friesen arabera, usaina nahikoa izango litzateke oso antzekoa den Hydnum cyathiforme-tik bereizteko, baina Hydnum cyathiforme-ren kapela argi eta garbi zonatua eta Phellodon graveolens-ena zonatu gabea baliogarria dela dirudi.
Udazkenean. Taldeka konifero edo hostozabalen soilguneetan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Costa Rica, Kuba, Europa, Errusia, Himalaiako eremua (batez ere India eta Txina), Japonia, Australia.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.