![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/42/Panjshir_River_Valley_in_May_2011.jpg/640px-Panjshir_River_Valley_in_May_2011.jpg&w=640&q=50)
Panjshir harana
From Wikipedia, the free encyclopedia
Panjshir harana (paxtuneraz: درهٔ پنجشير, Dare-ye Panjšēr, literalki Bost Lehoien harana) Afganistango iparraldean dagoen bailara bat da, Kabuletik 150 kilometrora eta Hindu Kush mendietatik gertu[1]. Panjshir ibaiak erdibitzen du. Bertan 100.000 pertsona baino gehiago bizi dira, tartean tajik etniako Afganistango talderik handiena[2]. 2004tik aurrera, Afganistango Errepublika Islamiarra sortu zenean, Panjshir probintziaren muinean bilakatu zen, lehenago Parwan probintziaren parte izanik.
Panjshir harana | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.964 m |
Mota | haran |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 35°16′N 69°28′E |
Mendikatea | Hindu Kush |
Estatu burujabe | ![]() |
Afganistango probintzia | Kapisa probintzia |
Ur-gorputza | Panjshir ibaia |
Afganistango Errepublika Demokratikoaren garaian, bertan Gobernuaren indarrek eta Sobietar indarrek mujahidinen aurkako Panjshir ofentsiba egin zuten, Afganistango gerraren baitan, 1980 eta 1985 artean. Ahmad Shah Massoud komandante lokalak bailara babestu zuen eta lortu zuen sobietarrek ez hartzea. Afganistango Gerra Zibilaren baitan, Talibanaren eta Iparraldeko Aliantzaren arteko guda baten lekuko izan zen, Massoud komandantearen gidaritzapean, berriro ere Talibanek eskualdea hartzea ekidin zuenean[3]. Afganistango Errepublika Islamiarraren garaian, herrialdeko eskualderik seguruena zela esan ohi zen[4], eta 2021eko abuztutik ere Panjshir erresistentziaren gune nagusia da Afganistango Emirerri Islamiarraren aurka[5][6].