![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fb/Flag_of_the_National_Resistance_Front_of_Afghanistan.svg/langeu-640px-Flag_of_the_National_Resistance_Front_of_Afghanistan.svg.png&w=640&q=50)
Panjshir erresistentzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afganistango Erresistentzia-Fronte Nazionala[3][4][5] –Panjshir erresistentzia edo Bigarren Erresistentzia[6][7][8] modura ere ezaguna– Iparraldeko Aliantzako kide ohien eta talibanen aurkako beste figura batzuen arteko aliantza bat da, talibanen 2021eko erasoaldiaren erdian sortua. Ahmad Massoud politikari eta buruzagi militar afganiarraren eta Amrullah Saleh de iure Gobernu afganiarraren presidenteordearen gidaritzapean, Afganistango Errepublika Islamikoaren kontrolpean geratzen den eremuan dihardu.[8][9] Kabul galdu ondoren, Panjshirren oinarritutako aliantza hau talibanei Afganistanen antolatutako erresistentzia nagusia da,[10] eta, ustez, talibanen aurkako gerrilla-borroka bat prestatzen ari da.[10][11][12] Erresistentziak Afganistanentzat "gobernu inklusiboa" eskatu du;[13] bere helburuetako bat Afganistango gobernu berrian parte hartzea dela uste da.[14]
![]() Ustez, Panjshir erresistentziak Iparraldeko Aliantzaren bandera berea egin du[1] | |
Sorrera | 2021eko abuztuak 16 (1057 egun) |
---|---|
Egoitza | Bazarak, Panjshir (Afganistan) |
Buruzagia(k) | Ahmad Massoud Amrullah Saleh Bismillah Khan Mohammadi |
Eskualde aktiboa(k) | Panjshir bailara (Panjshir), Parwan probintzia eta Baghlan probintzia |
Egoera | Aktiboa |
Kopurua | >8,000[2] |
Aliatua(k) | ![]() |
Aurkaria(k) | ![]() |
Gerra(k) |
|
2021eko abuztuaren 17tik aurrera, Amrullah Salehek Afganistango behin-behineko presidentea dela adierazi du Twitter bidez, Ashraf Ghani presidente-ohiak herrialdetik ihes egin ostean, Afganistango Konstituzioaren arabera:[15]
« | Lehendakariaren absentzia, dimisioa edo heriotza gertatuz gero, lehenengo lehendakariordeak Konstituzio honetako xedapenen arabera jardungo du [Lehendakari modura]. | » |
Afganistango Konstituzioa, 60. art. (2004)[16] |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a0/2021_Taliban_Offensive_%28Panjshir%29.png/640px-2021_Taliban_Offensive_%28Panjshir%29.png)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cd/Flag_of_Afghanistan_%282013%E2%80%932021%29.svg/640px-Flag_of_Afghanistan_%282013%E2%80%932021%29.svg.png)
Bere presidentetza-aldarrikapena Massoudek eta Bismillah Mohammadi Afganistango de iure defentsa-ministroak babestu zuten, Tajikistango enbaxada afganiarrareko enbaxadore den Mohammad Zahir Aghbar-rekin batera.[11][13][18]