Kabul
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kabul[1] paxtuneraz: کابل, Kābəl, kɑˈbəl ahoskatua; persieraz: کابل, Kābol, kɒːˈbol ahoskatua) Afganistango hiriburua eta hiririk handiena da. 2021eko estimazioen arabera, 4,6 milioi biztanle zituen[2][3]. Bere urbanizazio azkarraren ondorioz, munduko 75. hiririk handiena da[4]. Kabuleko probintziako hiriburua ere bada, eta Kabul ibaiak zeharkatzen duen haraneko gune ekonomiko eta kultural garrantzitsua.
Kabul کابل | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Afganistan | |
Afganistango probintzia | Kabul probintzia | |
Afganistango barrutia | Kabul District | |
Alkatea | Hamdullah Nomani (en) | |
Jatorrizko izena | کابل | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 34°31′58″N 69°09′57″E | |
Azalera | [convert: invalid number] km² | |
Altuera | 1.790 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 4.273.156 (2020) | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1200 (egutegi gregorianoa) | |
Ordu eremua | UTC+04:30 | |
Hiri senidetuak | Ankara, Kazan, Omaha, Kansas City eta Istanbul |
Kabul Hindu Kush mendien arteko bailara estu baten goiko aldean dago. Bere inguruan Kabul ibaia dago. 1.790 metroko altuerarekin, munduko hiribururik garaienetako bat da. Akamenestar Inperioaren garaitik daude Kabulen inguruko albisteak, eta esaten da 3.500 urte izan ditzakeela. Asiako bidegurutze garrantzitsua da, Istanbul eta Hanoiren artean erdibidean, Hegoaldeko Asia eta Erdialdeko Asiako merkataritza bideetan garrantzia du, baita Zetaren Bidean ere[5]. Hiria, historian zehar, hainbat inperio eta dinastien pean izan da, tartean Seleukotarrak, Kuxanak, Shahi Hindu eta Turkiarrak, Samandarrak, Khwarazmiarrak, Timurtarrak, Mondoliarrak eta beste batzuk. XVI. mendena Mogol Inperioaren udako hiruburua izan zen, garapen handia izan zuen garaia[6]. Afxariden dinastiaren kontrolpean izan zen tarte batez, Nader Shahk India inbaditu zuenean, baina Durrani Inperioaren parte izan zen berriro 1747an[7]. 1776an Afghanistango hiruburu bilakatu zen, Timur Shah Durraniren erregealdian[8]. XIX. mendean Britainiarrek hiria okupatu zuten, baina nazioarteko harremanak ezarri ostean, herrialdetik ihes egin zuten.