Nafarroako Erresuma erregea (1361 – 1425) From Wikipedia, the free encyclopedia
Karlos III.a Nafarroakoa (Mantes, 1361eko uztailaren 22 – Erriberri, 1425eko irailaren 8), ezizenez Karlos Noblea[1], Nafarroako errege (1387-1425), Évreuxko konde (1387-1404) eta Nemoursko dukea (1404-1425)[2] izan zen.
Karlos III.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1387 - 1425 ← Karlos II.a Nafarroako erregea - Zuria I.a Nafarroakoa →
1387 - 1425 ← Karlos II.a Nafarroako erregea | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nantes, 1361eko uztailaren 22a (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||||
Bizilekua | Erriberriko Errege Jauregia | ||||
Heriotza | Erriberri, 1425eko irailaren 8a (egutegi gregorianoa) (64 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Iruñeko katedrala | ||||
Familia | |||||
Aita | Karlos II.a Nafarroako erregea | ||||
Ama | Joana Frantziakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Leonor Trastamarakoa (1375 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Evreux leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa nafar-aragoiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregea | ||||
Evreux etxekoa, Karlos II.aren semea zen. Ama, berriz, Joana Valoisekoa zuen. 1378an, Nafarroako infantea zela, aitak aginduta, Karlos V.a Frantziakoarekin negoziatzeko enbaxada zuzendu zuen. Karlosek infantea atxilotu zuen, eta Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki; Cherbourg menperaezina besterik ez zen onik atera. Egindako itaunketan, agerian geratu ziren Karlos II.ak Logroño hiribildua lortzearren egindako prestaketak. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari jakinarazi zioten, eta hark Nafarroako Erresumaren inbasioa agindu zuen, eta Karlos II.a Brionesko ituna sinatzera behartu.[3] Karlos 1380an askatu zuten.[4]
Infanteak 1375ean Leonor Gaztelakoa, Henrike II.a Gaztelakoaren alaba, ezkondu zuenez, erresuma bien arteko eztabaidak bukatu ziren.[5] Ezkontza-ituna egin eta gero, errege bien arteko adiskidetasuna sortu zen, gerora Joanes I.a eta Henrike III.a erregeekin iraungo zuena.
Bere aita ez bezala, Nafarroan bizi izan zen, eta barne politikan modernizatze aldaketak egin zituen, hala nola Nafarroako Foru Orokorra. Karlos III.aren erregealdian Iruñeko hiru burguek (Nabarreria, San Nikolas eta San Zernin) bat egin zuten. Horretarako 1423an Batasun Pribilegioa sinatu zuen. 1413an, Gortea edo Epaitegi Gorena bultzatu zuen.[6]
Garai hartako krisialdi ekonomikoak eta gizartearen aristokraziartzeak (alboko Aragoiko Erresuman bezala) Karlos III.aren kanpo politikan bakea bilatzea eta Nafarroako egoera kontuan hartzea bultzatu zuten.
Gaztela, Aragoi, Frantzia eta Ingalaterrarekiko harremanak lasaitzen saiatu zuen, lankidetza, Avignongo Aita Sainduen alde egitea eta elkar ezkontzak bultzatuz. Emanuel II.a Paleologo Bizantzioko enperadorearen opari diplomatikoa jaso zuen 1401an, Iruñeko katedralean egindako zeremonia batean: Iruñeko Lignum crucisa, harrezkero Iruñean gordea.[7]
Aragoirekin harremanak estutzeko asmotan, Karlos III.aren alaba nagusi Blankak Martin I.a Siziliakoa (1402) ezkondu zuen.
Granadaren aurkako gudetan parte hartu zuen, Gaztelako Erresumarekin batera. Joanes infantea, Fernando I.a Aragoikoaren semea, Isabel eta Blankarekin (1412) ezkondu zuen.
Era berean, Karlosen arreba Joana Nafarroakoak Henrike IV.a Ingalaterrakoa ezkondu zuen.[8]
Frantzian, Foix leinuarekin harremanak estutu zituen. Aitaren politika zabalkorra Frantzian lagatzeak Evreux leinua euskaldundu zuen. 1404ko Parisko Ituna Karlos VI.a Frantziakoa izandako eztabaidak konpondu zituen, nafarrek Xanpainan eta Brien izandako feudoei uko eginez.[2] Bere administrazio buruzagi nagusiak ere nafarrak ziren.
1423an, tronuaren oinordekoarentzat Vianako Printzea titulua eratu zuen; lehendabiziko printzea haren iloba Karlos izan zen. Lehen 1415ean, Blanka bere oinordekoa norekin ezkonduko zen auzia izan zuen. Foixtarrek Joana lehen alabaren alarguna hautagai moduan aurkeztu zuten, Joanes I.a Foixkoa hain zuzen ere. Fernando I.a Aragoikoak, berriz, bere bigarren semea zen Joanes proposatu zuen. Erregeak, frantziar eta aragoiarren arteko zalantza honetan, aragoiarren alde egin zuen.[9] Erriberrin (1419ko azaroaren 6a) eta Guadalajaran (1420ko otsailaren 18a) adostutako ezkontza-itunaren baldintzak honakoak ziren: Blankak eta bere ondorengoek tronua (eta baita Nemoursko konderria ere) jarauntsiko zituen, Erresuma atzerritar batek ezin izango zuen Nafarroako inolako eskualderik bereganatu eta Erresumako karguak nafarrak izango ziren. Horrela Trastamaratarrek Erresuma bereganatuko zukeen baina independentzia mantenduz.[9]
Errege bakezalea eta adiskidetzailea izateagatik jarri zioten 'Noblea' ezizena. Arteak bultzatu zituen, Iruñeko katedral gotikoa bukatu, eta Tafalla eta Erriberrin jauregiak eraiki. Erriberrin bertan hil zen 1425ean. Iruñeko katedralean lurperatu zuten.
Haren omenez 1997tik aurrera Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Noblearen Gurutzea izeneko saria ematen du.
Aitona Filipe III.a Évreuxko kondea |
Amona Joana II.a Nafarroako erregina |
Aitona Joanes II.a Frantziako erregea |
Amona Bona Luxenburgokoa |
Aita Karlos II.a Nafarroako erregea |
Ama Joana Frantziakoa | ||
Karlos III.a Nafarroako erregea |
1375eko maiatzaren 27an ezkondu zen Gaztelako errege Henrike II.aren Leonor alabarekin. Ondoko haurrak izan zituzten:
Maria Miguel Espartza maitalearekin zenbait sasikume ere izan zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.