From Wikipedia, the free encyclopedia
Joana Nafarroakoa (Iruñea, 1370eko uztailaren 10a – Londres, 1437ko ekainaren 10a) Karlos II.a Nafarroakoa erregea eta Joana Frantziakoaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Amaren aldetik, Joanes II.a Frantziakoa eta Bona Luxemburgokoa aitona eta amona zituen. Henrike IV.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen. Ezkontza honen bitartez, lehenik Bretianiako duke ezkontide eta ondoren Ingalaterrako erregina ezkontide bilakatu zen.
Joana Nafarroakoa (1370-1437) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Évreux, 1368 | ||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Heriotza | Havering-atte-Bower (en) , 1437ko uztailaren 10a (68/69 urte) | ||
Hobiratze lekua | Canterburyko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Karlos II.a Nafarroako erregea | ||
Ama | Joana Frantziakoa | ||
Ezkontidea(k) | Joan V.a Bretainiakoa (1386ko irailaren 11, 1386ko irailaren 11 (egutegi gregorianoa) - 1399ko azaroaren 1a) Henrike IV.a Ingalaterrakoa (1403ko otsailaren 7a, 1403ko otsailaren 7a (egutegi gregorianoa) - 1413 (egutegi gregorianoa)) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Evreux leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
1386ko urriaren 2an, Joanak Joanes V.a Bretainiakoa ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:
1399ko azaroaren 1ean lehendabiziko senarra hil zitzaion. Lau urte eman zituen alargun eta dukeorde Joanes VI.a bere semearen izenean. Henrike Bolingbroke (Henrike IV.a izango zena) Bretainian bizi zen erbestean Rikardo II.a Ingalaterrakoa bere lehengusuaren aurka matxinatu zuenean eta bertan ezagutu eta maitemindu ziren[1]. 1403ko otsailaren 7an, Winchesterko katedralean, ezkondu eta Henrikeren bigarren emazte bilakatu zen. Seme-alabarik ez bazuten ere, adituek diote harreman onak zituen Henrikeren lehendabiziko ezkontzaren seme-alabekin, askotan aitarekin zituen liskarretan "Prince Hal"en, Henrike V.a izango zena, alde eginez.
Hala ere, Henrike V.aren erreinaldian, sorginkeria erabiltzeagatik eta erregea pozoitzea saiatzeagatik salatua izan zen. 1419an zigortu eta lau urte inguru eman zituen preso Sussexko Pevensey gazteluan. Gero lasai bizi zen Nottinghamgo gazteluan, Henrike V.a eta Henrike VI.aren erreinaldien arteko epean. 1437ko uztailaren 9an, 67 urte zituela, Londresko Havering barrutian hil eta Canterburyko katedralean lurperatu zuten Henrike IV.aren ondoan[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.