Remove ads
Iruñeko burgua From Wikipedia, the free encyclopedia
Nabarreria edo Nafarreria Iruñeko Alde Zaharreko historiko burgu bat da, hiri zaharreko ekialdean dago. San Zernin eta San Nikolas burguak mendebaldean daude. Iruñeko auzorik zaharrena da, bertan baitzegoen antzinako Pompaelo eraikia. Gaur egun Iruñeko katedrala, Nabarreria plaza edo Nafarroako Artxibo Nagusia auzo honetan daude.
Nabarreria | |||
---|---|---|---|
Alde Zaharra, Iruñea | |||
| |||
Izen ofiziala | Nabarreria | ||
Sorrera | IX. mendea | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruñea | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 455 m | ||
Auzotarra | Nabarreriar | ||
Posta kodea | 31001 |
K. a. X. mendearen hasieran, bazen jada baskoi herrixka bat Zaldi Zuri izeneko eremuan (burguko ipar-ekialdean, Iruñeko goi-ordokirik garaiena), Iruña edo, akaso, Bengoda hirian.[1]
Bertan kokatu zen Pompælo erromatarra, garairik oparoena II. mendean bizi izan zuena.[2] Pompaeloren trazatuan, Antzinako Erromako hiri gehienetan bezala, Cardo eta Decumanusak zeuden, kaleen orientazioaren eskema egiten zutenak. Gaur egungo Dormitaleria kalea izango litzateke cardus maximus eta Kuria kalea edo Nabarreria kalea bere decumanus maximus.[3]. Hiriaren hedadura gaur egungo Nabarreriaren oso antzekoa izango litzateke, harresiekin Merced eta Dormitaleria kalearen amaieran III. mende inguruan[4]. Bi kaleak aurkitzen ziren eremuan foroa egongo litzateke, eta gaur egungo Katedralaren artzadianatoaren azpian 20x15 metroko azoka[3]. Kuria kalean aurkitutako termen arrastoek baztertuko lukete kale hau izatea decumanus maximus, izan ere ez zen ohikoa decumanusean egotea eraikin garrantzitsuak[3]. Ez ziren, hala ere, terma bakarrak: Gazteluko plazako parkingaren eraikuntzan terma suburbanoak ere aurkitu ziren, foroaren ondoan zeudenak baino nabarmen handiagoak[5].
IX. mende hasieran Iruña populazio txikiko hiri gotortua zen. Aldiz, XI. mende amaieran, Iruñeko Erregeak hiriko bizitza berritzeko eta indartzeko asmoz, iparraldeko jendeari etortzera dei egin zien haiei pribilegioak aitortuz. Franko direlakoak (gehienean Tolosa Okzitaniako inguruko herritarrak) merkatari eta artisauak ziren batez ere eta San Zernin burguan bildu ziren. Gero, berriz, San Nikolas burgua sortu zen.
Bada, jatorrizko herritarrek (nafarrak) Iruñeko hirigune zaharrean bizitzen jarraitu zuten, eta harrezkero Nabarreria izena izan zuen. Kultura-desberdintasunak ez ezik, nafarren ofizioak xumeak ziren gehienean: etxeko laguntzaileak, abeltzainak, nekazariak... Errege-aginduz, debekatua zuten frankoen ofiziorik ikastea (artisautza eta merkataritza-trebetasunak).
Nabarreria askotan zen gatazketan aldameneko auzategiekin. 1276an, ordea, hiru burgoen arteko gerra bete-betean piztu zen eta San Nikolasek eta San Zerninek, Okzitaniatik etorritako armada baten laguntzaz, Nabarreria birrindu zuten (Nabarreriako gerra). 50 urte inguruan ez zen etxerik eraiki suntsitutako orubean, harik eta 1324an berreraikuntzari heldu zioten arte[6].
Gaur egun, burgu hura zegoen lekuan, izen bereko Nabarreria kalea dago. Iruñeko judutegia eta San Migel burgua hegoalderago zeuden. Nabarreriak xurgatu zituen hiriak gora egin ahala.[7]
Hurrengo urteetan, Nabarreriak gorputza hartu zuen berriz ere eta, XV. mendean, aldameneko burguak beren esklusibotasuna eta hizkuntza bera galduz joan ziren. 1423an, Batasun Pribilegioa eman zen eta, haren bidez, hiru burguek bat egin zuten eta elkarren arteko mugak legez behintzat hautsi egin ziren, Iruñeko udal bakarra eratuz.
Elkartzearen ondorioen artean, Nabarreria San Zernin eta San Nikolas burguetatik banatzen zuten mendebaldeko harresiak bota ziren. Gainera, Mercaderes kalea, Merkatu kalea edo Xabier kalea sortu ziren, orain bateratuta dauden burgu ezberdinak elkarlotzeko. San Nikolas eta Nabarreria artean Gazteluko enparantza eraiki zen eta San Zernin eta Nabarreria artean Udal plaza.[8]
Burgua ondo identifika daitezkeen bi zatitan banatzen da: Nabarreria zaharra eta Auzo Berria edo judutegia, juduak kanporatu ondoren Nabarreriak xurgatu zuena. Lehenengoa lurraren arabera antolatzen da eta Karmen eta Nabarreria kaleen inguruan sortzen da, euskal herri tradizionalak bezala. Bigarrena, geroagokoa, bastidako lauki batean garatzen da, San Zernin burgua imitatuz.
Burguak lau plaza ditu:
Nabarreria burgua Alde Zaharra hautes-barrutia da, Iruñeko barrutian. Hauek dira hauteskunde-barruti horren emaitzak azken foru-hauteskundeetan:
|
|
|
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 9 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Nabarreria | |||||
|
|
Bizikletek galtzada erabiltzen dute, autoek eta oinezkoek bezala, azken horiek kale guztiak oinezkoentzat jarrita dauden burgu batean baitute lehentasuna.
Kale guztiak oinezkoentzat egokituta daudenez, debekatuta dago bertan aparkatzea. Gainera, Iruñeko Udalak kudeatutako sarbide-kontrol automatikoko sistema baten bidez baimendutako ibilgailuek baino ezin dute zirkulatu.
Nabarreria burguko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.