Naparra ta Españico Escuñe
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Naparra ta Españico Escuñe[1][2] —euskara batuan 'Nafarroa eta Espainiako Eskuina', eta normalean gaztelaniaz Derecha Navarra y Española edo DNE—, Nafarroako alderdi espainolista eta eskuin muturrekoa zen, 2011n sortua eta 2015ean tokiko VOX alderdiko taldean sartu zena.
Naparra ta Españico Escuñe Derecha Navarra y Española (DNE) | |
---|---|
Buruzagia | Nieves Ciprés |
Sorrera | 20111 |
Desegitea | 2015 |
Ideologia politikoa | Eskuin muturra, espainolismoa, karlismoa, |
Eserlekuak erakundeetan | Nafarroako alkateak 0 / 272 |
www.derechanavarra.es | |
1: Nafarroako PPko kide ohiek sortua. |
Alderdiak Nafarroako «espainiartasuna eta foruak» defendatzen zituen, eta Nafarroa Euskadin integratzearen aurka eta abortuaren aurka zeuden.[3] Halaber, euskara batuaren aurkako jarrera zeukan, euskarari vascuence deitu behar zaiola defendatzeaz gain.[4]
Nafar Herriaren Batasuna eta Nafarroako Alderdi Popularraren (PP) arteko banaketaren ondoren, azken horretara jo zuten kide batzuek sortu zuten DNE 2011n, Nieves Ciprés eta beste hamar kide PPtik egotziak izan ostean.
2015eko otsailean VOX alderdiarekin bat egin zuen[5] eta tokiko VOXen antolakuntza gorpuztu. Geroztik, DNEko kideek Abascalen alderdiko printzipioak barneratu zituzten: zentralismoa eta Nafarroako Foru Erkidegoko autonomiaren deuseztatzea, bai eta berorri lotuako organo publiko guztien pribatizazio edo ezertea ere[6]. Halaber, 1841etik indarrean egondako itun ekonomikoa desager dadin, hasieratik mantendu zuten printzipioa[7]. Akonfesionaltasuna ere barneratu dute, nahiz eta VOXek kristau tradizioekiko atxikipen sendoa izan.
Gaur egun, gizarte sareetan kontu propiorik badute[8], eta euren kabuz segitzen dute argitaratzen, VOXekin zerikusirik ez balute bezala. Hala ere, eta ofizialki, alderdiak bere horretan ez du administrazioetan indarrik.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan, Foru Parlamenturako hautes zerrenda aurkezteaz gain, Leitzan, Iruñean, Barañainen, Ablitasen, Xabierren, Lizarran, San Adrianen eta Tuteran aurkeztu zen.[9] Hala ere, Leitzan soilik lortu zuten ordezkaririk, hautetsi bat eskuratuz.[10]
2011ko Espainiako hauteskundeetan, Senaturako zerrenda aurkeztu zuen DNEk. Kongresurakoa, berriz, atzera bota zuen, «Amaiurrek ordezkaritza lor ez zezan».[11] Udalerri batzuetan, data berean, udal hauteskundeak ere egin ziren. DNE Garinoain eta Lukinen aurkeztu zen, eta hainbat herritarrek zuri bozkatzeko deia egin zuten «ultraeskuinari aurre egiteko».[12] Hala ere, Garinoainen 18 bozka eskuratu zituen DNEk —zuriak 305 izan arren, ez ziren nahikoak izan— eta udalerri horren alkatetza eskuratu zuen (alderdiaren alkatetza bakarra), zerrendaburu moduan madrildar bat jarrita.[13] Lukinen, berriz, bozka zuria izan zen garaile.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.