From Wikipedia, the free encyclopedia
Mitra beltza (Helvella lacunosa) Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Mitra beltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Helvellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Helvella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Helvella lacunosa Afzel., 1783 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Toxikotasuna kentzeko, denbora luzez ur irakinetan murgildu behar da, egosteko ura xukatuz
Kapela: 5 eta 10 cm arteko altuerakoa, normalean hiru lobulukoa eta oinaren gainean alderantzikatuta, eta ertza apur bat uhindua. Kolore arre-beltzaxkak kanpoaldetik (himenioa) eta zurixka-grisaxka barne aldetik.
Hanka: Zilindrikoa, barnehutsa, 3,5 eta 5 cm artekoa, zuri-grisaxka zikina edo kapelaren kolore berekoa, baina argiagoa, luzetara oso ildaskatua, eta barrunbe zabalak osatzen.[2]
Haragia: Mehea, apur bat elastikoa, baina hauskorra, usaingabea eta zaporegabea.
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Lacunosa epitetoa ere, latinetik dator, "lacuna" hitzetik, barrunbea esan nahi du. Oinaren barrunbeagatik.
Egosi ondoren jangarria. Gordinik edo gutxi eginda toxikoak izan daitezke.[3]
Helvella leucopus, oin zuri eta leunekoarekin. Helvella crispa, oin zimur eta zurikoarekin eta kapela zurixkakoa edo horixka-arrexkakoarekin. Helvella sulcata delakoak antz handiagoa du, baina bere koloreak, bai kapeluan bai oinean, beltzagoak dira.[4]
Udan eta udazkenean, basoetan eta bide ertzetan, lurzoru fin eta hareatsuetan.[5]
Ipar Amerika, Europa, Asia, Afrika, Erdialdeko Amerika.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.