From Wikipedia, the free encyclopedia
Helvella leucopus Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]Egosi ondoren jan daiteke (generoko espezie denak egosi behar dira). Kontu handiz garbitu behar da, kapelaren tolesturetan egoten den harea kendu arte. Oina kendu
Helvella leucopus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Helvella |
Espeziea | Helvella leucopus Pers., 1822 |
Sinonimoak: Helvella monachella, Phallus monachella, Leptopodia monachella.
Kapela: Beltza edo arre-beltzaxka, 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, oinari itsatsitako 3 edo 4 lobuluz osatua, bonete itxuran.
Himenioa: Leuna eta beltza, kapelaren kanpoko azala estaltzen du.
Hanka: Barnehutsa, zuria, leuna, zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa, haragi gogor eta zaila.
Haragia: Mehea, elastikoa, zuria, zaila; usain eta zapore gabea.[2]
Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Monachella epitetoa, Portak onddo honi emandako "monakal" izenetik dator, Lobuluekin osatutako kapelak, zenbait monjek erabiltzen zuten buru-estalki konplexua gogorarazten duelako
Egosi ondoren jangarria. Biltzean ez ebakitzea eta osorik garbitzea gomendatzen da, horrela barruan harearik ez sartzea lortzen da.[3]
Helvella lacunosa eta Helvella sulcata delakoekin nahas daiteke, baina hauen oina ez da zuria, ez leuna, baizik eta tolestura sakonez zeharkatua.[4]
Udaberrian. Makaldietan, lurzoru hareatsuko ibaien ondoan. Arrunta Burgosen eta Errioxan. Ebro ibaiaren ertzetan eta ibaiadarretan.[5]
Kanada, Europa, Turkmenistan, Tajikistan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.