From Wikipedia, the free encyclopedia
Mitka Grbtxeva (bulgarieraz: Митка Гръбчева) –Radomirtsi, Bulgaria; 1916-Sofia, Bulgaria; 1993- bulgariar politikari komunista izan zen, bulgariar partisanoen talka-ekintza taldeko kide.
Mitka Grbtxeva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Radomirtsi (en) , 1916 |
Herrialdea | Bulgaria |
Heriotza | Bulgaria, 1993 (76/77 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dimitar Grabchev (en) |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa eta partisanoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Bulgariako Alderdi Komunista |
Mitka Ogniana (bulgarieraz: Митка Огняна) izenez jaio zen Bulgariako Radomirtsi herrian, 1916an, oso familia pobre batean. Haurra zela bere ama hil egin zitzaion, eta aitak, bera mantentzeko aukera ezean, beste senide batzuei eman zien Mitka txikia[1]. Hala ere honek ihes egitea eta etxera bueltatzea lortu zuen. Hala ere, lan falta zela eta, Sofiara joan behar izan zen bizitzera, non oihalgintzan lan egin zuen[1].
Oihalgintza lantokian lanean ari zela Grbtxeva Langile Gazteen Batasuneko eta Bulgariako Alderdi Komunistako kide egin zen[1]. Greba bat ere sustatu zuen, horren ostean bere lanpostutik kanporatua izan zen[1].
Bulgariako Alderdi Komunistak zailtasun handiak izan zituen Jugoslavian, Grezian eta Albanian bezala erregimenaren kontrako mugimendu partisano handi bat osatzeko[2][3][4], 1943 arte oso kide gutxi izan zituen[5].. Alde batetik, bai Bulgariak (Grezian eta Jugoslavian, Mazedonia eskualdean izandako irredentismoaz kanpo) gudan oso ekintza gutxitan parte hartzeak (SESBi ez zion gudarik deklaratu, eta AEBk eta Britainia Handiak soilik 1942an deklaratu zioten guda) zein alemaniar inbasio handirik ez egoteak (tropa batzuen estazionatzea, soilik) bulgariar nekazarien artean partisanoen aldeko errekrutatzeko arrazoiak oso bistakoak ez izatea ekarri zuten, baserritarrentzat “guda ez zen oraindik etxera iritsi”. Hori zela eta, Bulgariako komunistek horietan borroka armatua egingo zuen talde bat sortzea komenigarri ikusten zuten,
Halako talde batean sartu zen Grbtxeva, Sofia hirian. Taldeko burua Slavtxo Botxev “Radomirski” izan zen[6][7][8]. eta kide batzu, Grbtxevaz gain, Violeta Jakova, Staniu Vasiliev, Nikola Draganov, Ivan Burudzhiev, Kiril Hlebarov[6], Angel Vagenstein, Dano Albahara eta Leon Kalaora izan ziren[9].
Talde honen helburuak bai sabotaia egiteko, bai propaganda armatua egiteko, eta bai Alemaniaren eta Ardatzaren aldeko politika egiten zuen jendea paretik kentzeko[6][10]. Adibidez, horietako bat Hristo Lukov jeneral eta politikari faxista (Bulgariar Legioen Batasun Nazionala alderdiaren burua), zeinak Alemaniaren alde gudan gehiago inplikatzeko –eta juduak gehiago jazartzearen aldeko- joera zuen: Grbitxeva beraren ustez Lukovek alemaniarren eskupekoak jasotzen zituen, 75 milioi marko guztira[1]. Lukov talde honetako kide batek, Violeta Jakovak hil zuen[1][6].
Grbtxevak zuzenean hilketa bat egin zuen gutxienez, 1943ko maiatzaren 3an, Bulgariako polizia-buru eta Kasazio-epaitegiaren lehendakari Atanas Pantev hil zuen Velitxko Nikolov komunistarekin (aurreko urtean Pantevek komunista batzuk zigortu zituen sententzia bat eman zuen). Operazio honetan, babes-ekintzaile moduan Violeta Jakova heroi ezaguna eta Leon Kalaora izan ziren[6].
1943ko ekain aldera, 260 bat sabotai-ekintza egin ostean, eta Bulgariar erregimenaren aldeko hainbat pertsona garrantzitsu hil ostean, polizia taldearen arrastoaren atzetik zegoela eta (hainbat atxiloketa ere burutu zituzten), Bulgariako Alderdi Komunistak talde hau desegitea erabaki zuen[6].
Talka-ekintzetarako taldea desegin ostean, mendiko partisanoekin egin zuen bat, Georgi Benkovski brigadan, Ipar Bulgarian aktuatzen zuen brigadan[11]. Guztira, 1944an (Grbtxevak bat egin zuenean), 131 borrokalari ziren brigada horretan[12]. 1944ko ekainaren 26an, Brusen herritik gertu, brigada honek borrokaldi bat borrokatu zuen kopuruz eta armaz indar handiagoa zuen etsaiaren aurka (350 jendarme 31 partisanoren kontra). Poliziak brigadako bi komandanteak hil zituen, eta Grbtxevak hartu beharizan zuen geratzen ziren partisanoen burutza, granada bi bota zituen erretiratzea errazteko[13]. Borrokaldiaren emaitza moduan, poliziak brigada horretako 19 partisano hil zituen eta Grbtxevak ozta-ozta salbatu zuen bere bizia, ukondoan zauritua izan ostean. Basoan gau osoan ezkutatzeari esker salbatu zuen bere bizitza[1][13]. Grbtxevak bere sorterri Radomirtsira egin behar izan zuen toki seguru baten bila, non 25 egunez atseden hartu zuen berriz armak hartu arte[1].
1944ko irailean Bulgariako Gobernua uzkailia izan zen eta Fronte Abertzaleak (komunistek gidatutako koalizioak) hartu zuen boterea. Gobernu berriak partisanoak deitu zituen eskualde ezberdinetan ordena ezartzera, administrazio berria ezartzera eta antzinako ordenako elementuak neutralizatzera. Grbtxevak Lukovit herrian paper garrantzitsua izan zuen, Atanas Stefanov jenerala hil baitzuen[14].
Bigarren Mundu Gudaren ostean, 1944tik 1960ra Bulgariako zerbitzu sekretuen kide izan zen. Bere oroimenen liburu bat idatzi zuen 1962an: “Herriaren izenean” izenburua zuena[15].
Dimitar Grbtxev partisanoarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten, Ivanka Grbtxeva zinemagilea eta Sokol Grbtxev diplomatikoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.