Eskupeko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskupekoa edo haborokina zerbitzu arloko zenbait jardueratan, zerbitzuaren prezioaz gain, langileari ematen zaion borondatezko diru kopurua da. Zerbitzu ona jaso izana eskertzeko izaten da.

Munduan, toki batetik bestera ohiturak asko aldatzen dira, eskupekoei dagokienez. Konparazio baterako, Estatu Batuetan, zerbitzariek eskupekoetatik ateratzen dute bizibidea, neurri handi batean; beraz, bezeroak ordaintzean fakturaren kopuruari % 15 eta % 20 bitarteko eskupekoa gehitzen ez badio, zerbitzarien lanarekin haserre dagoela ulertzen da.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.