politikari lapurtarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Michèle Alliot-Marie, sarri MAM akronimoaz ezaguna, (Villeneuve-le-Roi, 1946ko irailaren 10a -) egungo Frantziako Atzerri Arloetako Ministroa da.[1]. Aurretik gazteria eta kiroletako, justiziako, barne arazoetako eta defentsako ministroa ere izan da. Biarriztarra, kargu horiek izateko lehenengo emakumea izateaz gain, Frantziako alderdi politiko nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabizikoa ere bazen.
Forbes aldizkariaren arabera, 2006an munduko 57. eta 2007an munduko 11. emakumerik boteretsuena da.
Marne Harana departamenduko Villeneuve-le-Roi herrian jaioa, aita Bernard Marie zuen, Biarrizko alkatea izandakoa. Parisko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, doktoretza lortuz. Gainera, politika zientziak eta etnologia ere ikasi zituen[2].
Frantzia mailan politikan sartu baino lehen, Alliot-Marie zinegotzia izan zen Ziburun 1983 eta 1988 artean eta Biarritzen 1989 eta 1992 artean. 1992 eta 2002 artean, Donibane Lohizuneko alkate bilakatu zen[3].
1986an Biltzar Nazionalean Pirinio Atlantikoak ordezkatu zuen RPR alderdirako. Hezkuntzako Estatu Idazkaria izan zen Jacques Chiracen bigarren gobernuan 1986 eta 1988 artean eta Kirol eta Gazte Ministroa Édouard Balladuren gobernuan 1993 eta 1995 artean.
1989 eta 1992 artean Europar Legebiltzarkidea ere bazen.
1999an Chiracen aurka aurkeztu zen RPRko presidenterako. Gehienen ustekaberako, irabazi eta Frantziako alderdi nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabiziko emakume bilakatu zen[4]. Oraindik presidentea zen 2002 UMPrekin bat egin zuenean, berak kontra egin arren.
2002an, Defentsa Ministro, berriro Frantzian lehendabiziko emakumea, hautatu zuten[5]. Urte hartako maiatza eta ekainean Beteranoen Gaietarako Ministroa ere izan zen. 2006an, Forbes aldizkariak munduko 57. emakumerik boteretsuena sailkatu zuen.
Nahiz eta publikoki Nicolas Sarkozyren aurka UMPren presidentegaia izateko hausnartu, 2007ko urtarrilean lehiaketatik at geratzea erabaki zuen[6]. Biltzar Nazionalean Sarkozy eta Alliot-Marie artean tirabirak izan dira[1]. Hala ere, François Fillonen gobernuan Barne Ministroa izateko lehendabiziko emakume bilakatu zen[1].
Frantziako komunikabideek "MAM" ezizena ipini diote.
Bikotea Patrick Ollier du, UMPko biltzarkidea eta 2007an Biltzar Nazionalaren presidentea izandakoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.