From Wikipedia, the free encyclopedia
Merope (23 Tauri / HD 23480 / HR 1156) Taurus konstelazioko izar bat da, Pleiadeen kumulu irekian dagoena. +4,14ko itxurazko magnitudearekin, kumuluko bosgarren izarrik dizdiratsuena da, eta gure eguzki-sistematik 440 argi-urteko distantziara dago. Merope zazpigarren pleiadearen izena da, Atlas titanaren eta Pleione ozeanidearen alabak zirenak.
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Taurus |
Igoera zuzena | 03h 46m 19.5739s[1] |
Deklinazioa | 23° 56′ 54.090″[1] |
Itxurazko magnitudea (V) | 4.113[1] |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | B6IVe[1] |
U−B kolore indizea | -0.41 |
B−V kolore indizea | -0.06[2] |
Aldakor mota | Beta Cephei |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | 6.2[1] km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 21.17[1] mas/u Dec.: -42.67[1] mas/u |
Paralajea (π) | 9.08 ± 1.04[3] mas |
Distantzia | approx. 360 au (approx. 110 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | −1.07 |
Zehaztasunak | |
Erradioa | 5.1[4] R☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 4.0[4] |
Tenperatura | 13,360 ± 340[4] K |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Merope izar azpierraldoi zuri-urdinska bat da, B6IV espektro motakoa eta 14.000 kelvineko tenperatura duena. Bere argitasuna 630 eguzkikoa da, eta bere erradioa 4,3 eguzkirena. Pleiadeetako izar gehienen kasuan bezala, bere errotazio abiadura oso altua da, 280 kilometro segunduko inguru, eguzkiarena baino 140 aldiz altuagoa, bere inguruan bira bat soilik 18 ordutan betez. Horren ondorioz, izarraren inguruan erradiazioa igortzen duen gasezko disko bat dago, Merope, kumuluko gainontzeko izar guztiak bezala, Be izar bat delarik. Diskoa Pleionerena (28 Tauri) baino finagoa den arren, hau X izpiak sortzeko bezain dentso eta beroa da.
Merope Beta Cephei izar aldakor bat da, 0,01 magnitude inguruko dizdira aldaketa txikiekin. Izar aldakor bezala, V971 izena jasotzen du.
Meroperen inguruan erreflexio nebulosa bat dago, NGC 1435 edo Merope Nebulosa deitua. Pleiadeen kumulua zeharkatzen ari den eta zatirik dizdiratsuena Meroperen inguruan duen nebulosa baten zati da. Hasiera batean Pleiadeak eratu ziren lainoaren hondakina zela uste izan bazen ere, gaur egun, nebulosarekin topo egite hau halabeharrezkoa dela uste da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.