From Wikipedia, the free encyclopedia
Flamsteeden izendapena zeruko izarrak izendatzeko erabiltzen den sistema bat da. Bayerren izendapena]]ren antzekoa, honengandik, greziar hizkien ordez zenbakiak erabiltzeagatik ezberdintzen da. Izar bakoitzari zenbaki bat ematen zaio, ondoren izarra dagoen konstelazioaren latindar genitiboa jarriz (ikus Konstelazioen zerrenda euren izenen genitiboentzako). Flamsteeden izendapenak 2554 izar hartu zituen.
Hasieran, zenbakiak konstelazio bakoitzaren barnean gutxienengotik gehienengorainoko igoera zuzenaren arabera eman ziren, baina ekinozioen prezesioaren ondorioz gaur egun zenbait irregulartasun daude. Izarrak izendatzeko metodo hau lehen aldiz Edmond Halleyk eta Isaac Newtonek 1712an Flamsteed beraren baimenik gabe argitaratu zuten John Flamsteeden Historia Coelestis Britannica lanaren hasierako bertsioan agertu zen. Flamsteeden katalogoaren azken bertsioak, 1725ean argitaratua, Flamsteed hil ondoren, baztertu egin zuen zenbaki bidezko izendapen oro.
Flamsteeden izendapenak ospea lortu zuen XVIII. mendean zehar, eta modu orokorrean erabiltzen da Bayerren izendapenik ez dagoenean. Baina izar batentzat Bayerren izendapena dagoenean, hau ia modu esklusiboan erabiltzen da, hala, esate baterako, δ Serpentis izarrarentzat hau izango da modu arruntean erabiliko den izena, eta ez 13 Serpentis.
Ohi euren Flamsteeden zenbakiagatik ezagutzen diren izar garrantzitsuenen artean 51 Pegasi (non lehen exoplaneta aurkitu zen, 61 Cygni, (gure eguzkia alde batera utziz gero Lurrerako bere distantzia neurtua izan zen lehen izarra), 47 Ursae Majoris (planeta sistema bat duen nano horia eta 18 Scorpii (gure eguzkiaren ia pareko ezaugarriak dituen eguzki bikia) daude.
Flamsteeden izendapena gaur egun dauden konstelazioa ez den beste konstelazio batean duten izarren adibideak daude, Bayerren izendapenarekin gertatzen den bezala, konstelazioen egungo mugak ezarri zirenean egin behar izan ziren konpromezuen ondorioz. Adibide bezala 10 Ursae Majoris aipa daiteke, gaur egun Lynx konstelazioan dagoena. Aipatu behar da, baita ere, Flamsteed katalogoak soilik Britainia Handiatik ikus zitezkeen izarrak kontutan hartu zituela, eta, beraz, oso hegoaldean dauden konstelazioetako izarrek ez dutela Flamsteeden izendapenik. Horren bi salbuespen 47 Tucanae kumulu globularra eta 82 Eridani dira, Benjamin Apthorp Goulden Uranometria Argentina izeneko hego hemisferioko katalogo garrantzitsu batean agertu zirenak.
Flamsteeden katalogoko sarreretako batzuk okerrak dira. Adibidez, Flamsteedek Urano planeta 1690ean ikusi zuen, baina planeta bezala errekonozitu ez zuenez, bere katalogoan "34 Tauri" bezala agertzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.