Kelvin (unitatea)

tenperatura-unitatea, SIk aitortua From Wikipedia, the free encyclopedia

Kelvin (unitatea)

Kelvina tenperatura termodinamikoaren unitatea da (edo tenperatura absolutuarena). Haren sinboloa K da,[1] eta lehen Kelvin gradu ere deitzen zitzaion. (13. CGPMa (1967) 4. erabakia, CR 104). Kelvin unitatea tenperatura William Thomson Kelvinek 1848an sorturiko eskalan adierazteko erabiltzen da (eskala absolutua).[2]

Datu azkarrak Neurtzen du, SI sistemarako konbertsioa ...
Kelvin (unitatea)
Thumb
Neurtzen dutenperatura absolutua, Kolore tenperatura, ihintz-puntua, Curieren tenperatura, Debye temperature (en) , Fermi temperature (en) , Néel temperature (en) eta superconduction transition temperature (en)
SI sistemarako konbertsioa1 K
Honen izena daramaWilliam Thomson
IkurraK, К, K, K, K eta K
Itxi

Eskala absolutuak oinarria Celsius eskalan du, unitate ezberdintasunak energia aldaketa bera adierazten baitu, baina eskalaren jatorria zero absolutura mugitua da (zero absolutua −273,15 °C dira, edo 0 K). Beraz, zero Kelvin litekeen egoerarik hotzena litzateke, energia termikorik gabeko egoera. Aldiz, uraren puntu hirukoitzeko tenperatura termodinamikoaren 1/273,16 frakzioa da, edo beste hitz batzuetan, uraren puntu hirukoitzak 273,16 K-eko tenperatura du.

Celsius eskalatik eskala absolutura pasatzeko, aski da honakoa aplikatzea:[3]

T(K) = T(ºC) + 273,15

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.