From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry Draper katalogoa (ingelesez Henry Draper Catalogue, HD) izarren datuen bilduma bat da (astrometrikoak eta espektroskopikoak, 225.000 izar baino gehiago dituen izar katalogo batean bilduak. 1949an katalogo honen handitze bat argitaratzen da (Henry Draper Catalogue Extension, HDE) beste 135.000 izar gehiagorekin.
Katalogoak, lehen aldiz 1890ean argitaratu zena, 10.000 izar baino ez zituen hartzen; beranduago handitzen joan zen 1918 eta 1924 bitartean eta Annie Jump Cannonek eta Harvard College Observatoryko bere kideek bildu zuten Edward Charles Pickeringen gainbegiradapean. Bere izena Henry Draper astronomo zaletuagatik jasotzen du, honen alargunak proiektua finantzatzeko behar zen dirua eman zuelarik.
Katalogoan agertzen diren izarrak, batez beste 9. magnitudekoak edo baxuagokoak dira (begi hutsez ikus daitezkeen izarren artean ahulena dena baino 50 aldiz ahulagoa). Honek astronomo zaletuek erabilia izatea eragiten du euren teleskopioen potentziaren ondorioz. Katalogoak zeru osoa hartzen du eta izarrak euren mota espektralaren arabera sailkatzeko lehen saiakera izateagatik nabarmentzen da.
Katalogo izarrak HD edo HDE hizkiekin zenbatzen dira, honen ondoren 1etik 225.300erako zenbaki bat doalarik igoera zuzeneko ordenean 1900.0 garai baterako. 225.301etik 359.083rainoko izarrak 1949an eginiko handitze batetik datoz. Gaur egun HD sailkapena oso erabilia da Flamsteeden izendapenik edo Bayerren izendapenik ez duten izarrentzat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.