From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Mario Pedro Vargas Llosa (Arequipa, Peru, 1936ko martxoaren 28a) idazle perutarra da. Bizirik dauden gaztelaniazko idazlerik ezagunenetarikoa da. 2010ean Literaturako Nobel Saria lortu zuen. Cervantes saria (1994) eta Asturiasko Printzea Saria (1996) ere jaso ditu.
Mario Vargas Llosa | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
1977 - 1979 ← Victor Sawdon Pritchett - Per Wästberg → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jorge Mario Pedro Vargas Llosa | ||
Jaiotza | Arequipa, 1936ko martxoaren 28a (88 urte) | ||
Herrialdea | Peru Espainia (1993 - Dominikar Errepublika (2023ko maiatzaren 31 - | ||
Bizilekua | Arequipa Cochabamba Piura Lima Paris Madril Bartzelona | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Aita | Ernesto Vargas Maldonado | ||
Ama | Dora Llosa Ureta | ||
Ezkontidea(k) | Julia Urquidi Illanes (1955eko maiatza - 1964) Patricia Llosa Urquidi (en) (1965 - 2016) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Colegio La Salle (en) (1947ko martxoa - 1949ko abendua) Leoncio Prado Military Academy (en) (1950eko martxoa - 1951ko abendua) Q5777167 (1952ko martxoa - 1952ko abendua) National University of San Marcos (en) (1953 - 1958) : zuzenbide, literatura zientzia Madrilgo Complutense Unibertsitatea (1958 - 1971) doktoretza | ||
Tesia | Garcia Marquez: historia de un deicidio (en) | ||
Tesi zuzendaria | Alonso Zamora Vicente | ||
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eleberrigilea, dramagilea, politikaria, kazetaria, saiakeragilea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, prosalaria, antzerkigilea, filosofoa, iritzi-kazetaria, idazlea eta film-zuzendaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Madril Paris Lima Londres Cambridge eta Bartzelona | ||
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa La Industria (en) (1952 - La Crónica (1952 - Londresko King's College (1969 - 1970) Harvard Unibertsitatea (1992 - 1992) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | William Faulkner, Gustave Flaubert, Isaiah Berlin, Karl Popper, Friedrich Hayek eta Jean-Paul Sartre | ||
Kidetza | Real Academia Española Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Brasilgo Letren Akademia Mont Pelerin Society (en) Peruvian Academy of Language (en) Inter-American Dialogue (en) Frantses Akademia | ||
Mugimendua | errealismo magikoa Latín mmg todos (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | agnostizismoa | ||
Alderdi politikoa | Liberty Movement (en) Liberty Movement (en) People's Liberty (en) | ||
mvargasllosa.com | |||
| |||
1960ko hamarkadan idatzitako La ciudad y los perros (1962), La casa verde (1965), eta Conversación en La Catedral (1969) liburuekin irabazi zuen nazioarteko ezagutza. Literatura eta kazetaritza lanak egiten ditu, oso genero ezberdinak landuz. Idazlanetako asko Peruko bizimoduaren inguruan ari dira, edo bere esperientziez perutar gisa. Hala ere, munduko beste leku batzuetara ere hedatzen ditu gaiak azken aldi honetan
Mario Vargas Llosa 1936ko martxoaren 28an, Peru hegoaldeko Arequipa hirian jaio zen. Ordurako gurasoak bereizirik zeuden eta hamar urte izan arte ez zuen aita ezagutu. Lehenbiziko ikasketak Cochabambako (Bolivia) La Salle ikastetxean egin zituen. 1945ean familia Perura itzuli zen, eta Mariok Piura zein Liman ikasi zuen. Aitarekin berriz bildu zelarik, haren heziketaren norabidea aldatu, eta bi urtean Limako Leoncio Prado eskola militarrean jardun zuen; hala ere, bigarren hezkuntza Piurako San Miguel ikastetxean amaitu zuen[1].
1953an Limara itzuli eta Universidad Nacional Mayor de San Marcos-en zuzenbidea eta letrak ikasten hasi zen. 1955ean, 18 urte besterik ez zuela, Julia Urquidirekin ezkondu zen[2]. Hori zela eta, ikasketekin batera, hainbat lanetan aritu behar izan zuen. 1959an, Javier Prado diru-laguntzari esker, filosofia eta letretako doktoregoa lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Ondoko urtean Parisen kokatu zen. Bertan, besteak beste, gaztelania irakaslea, France-Presseko kazetaria eta ORTFko esataria izan zen. 1959n bere lehenbiziko liburu Los jefes ipuin bilduma argitaratu zuen[1].
1964an Perura itzuli, Julia Urquidirengandik dibortziatu eta Amazonian zehar ibili zen, oihanari eta oihaneko biztanleei buruzko informazioa biltzen. 1965ean La Habanara joan zen. Casa de las Américas kubatar aldizkariaren erredakzio batzordekidea izan zen, harik eta 1971n bertako erregimen sozialistatik erabat aldendu zen arte[1].
1965ean Patricia Llosarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Álvaro (1966), Gonzalo (1967) eta Morgana (1974). 1967an Grezian aritu zen lanean, UNESCOren itzultzaile, Julio Cortázarrekin batera. 1974 arteko urteak Europan igaro zituen eta, aldizka, Paris, Londres eta Bartzelonan bizi izan zen[3].
1975ean Peruko Hizkuntz Akademiako kide izendatu zuten. 1976 eta 1979 bitartean Nazioarteko PEN Clubeko lehendakaria izan zen. Perun, 1981ean La Torre de Babel telebista emankizuna aurkeztu zuen, eta 1983an Uchuraccay herrian gertatutako 8 kazetariren hilketa argitu behar zuen Ikerketa Komisioaren burua izan zen[3]. 1987an politika munduan sartu zen, Alan García Pérez presidentearen aurkako Movimiento Libertad alderdiaren buru. 1990eko presidentetzarako hauteskundeetan parte hartu zuen, baina Alberto Fujimorik gainditu zuen[4]. Horren ostean, Londresera itzuli eta idazteari ekin zion, berriz ere[3].
1993ko martxoan espainiar hiritartasuna lortu zuen, perutarrari uko egin gabe. 1994an Espainiako Errege Akademiako kide aukeratu zuten, eta urte horretan bertan Miguel de Cervantes saria jaso zuen. Hainbat unibertsitatek honoris causa doktore izendatu dute[3].
1959an, Leopoldo Alas saria lortu zuen Los jefes (Buruzagiak), kontakizun laburren multzoarengatik. Lehiak eta gogorkeriak markatzen dituzte kontakizun guztiak, eta bai liburu horren, bai ondorengo eleberrien osagai nagusietako bat giro dramatikoa, zoria edota halabeharraren mendekoa dira. La ciudad y los perros (1962, Hiria eta txakurrak) eleberri trinkoa da, aldi berean klasikoa eta abangoardiakoa. Limako eskola militar bateko kadeteen bizimodua erakusten du (egileak berak bertan eman zituen urte batzuk), zapalkuntzak dakarren giro guztiz bortitza eta, mikrokosmos baten moduan, Peruko gizartearen irudia islatuz.
La casa verde eleberriarekin (1966, Etxe berdea), Peruko iparraldera eta oihanera aldatzen da gertalekua. Etxe berdea, putetxea, zenbait istorioren gurutzagunea da: mojek hazitako indiarra, putetxera joan beste aukerarik ez duena; Fushia bidelapurra; oihaneko biztanleen bizimodua eta zuriekin dituzten istiluak. Modu polifonikoan, oihal zabal batean, Peruko gizartearen beste alderdi bat aurkezten du egileak, José María Arguedas edo Ciro Alegríaren indigenismo pintoresko zein protestazaletik oso urruti. Datuen zehaztasunak frantses eleberrigile handien tradizioa darama gaztelerazko eleberrigileen eremura, Honoré de Balzac eta Gustave Flaubertena bereziki (azkenaren mireslea izanik, liburu bat eskaini zion Vargas Llosak).
1967koa da Los cachorros (Txakurkumeak), Limako gazte burgesei buruzkoa. Liburu horretako prosaren arintasunak, indarrak eta oparotasunak egilearen obra handienetako bati zabaldu zioten bidea: Conversación en la catedral (1971, Elkarrizketa katedralean). Errealismo gogor eta lizunenak iradokizun sinboliko eta alegorikoaren ahalmen harrigarria hartzen du hor. Obra horretan, Santiago Zavala protagonistak bere aitaren txofer ohiarekin duen elkarrizketa luzera mugatzen da kontakizuna, baina hor ateratzen dira, nahasmendu zurrunbilotsuan, Santiagoren bizitzako azken hamar urteak, eta jakiten da haren aitaren benetako izaera: homosexuala, hiltzailea, gaizkilea.
Ondoko bi lanak, Pantaleón y las visitadoras (1973, Pantaleón eta bisitariak) eta La Tía Julia y el escribidor (1977, Izeba Julia eta eskribatzailea), eleberri komiko eta parodikoak dira. Lehenbizikoa Peruko Amazonian gertatzen da: oihan horretara igorritako soldaduen sexu-grinak asetzeko, prostituta konboiak antolatzen dira. Isileko zeregin horren arduraduna, bere printzipioen aurka bada ere, Pantaleón Pantoja kapitaina da. Eleberri labur horretan, oso kontaera berritzailea erabiliz, hipokresia sozialaren kritika zorrotza egin zuen[5]. La Tia Julia y el escribidor, berriz, 1950eko hamarkadako Limaren oroitzapena da, eta idazlearen lehen ezkontzan oinarriturik dago.
1981ean La Guerra del fin del mundo (Mundu amaierako gerra), bere lehenbiziko eleberri historikoa, karrikaratu zuen. Brasil ipar-ekialdeko Sertão eskualdean (Bahia) kokaturik dago eta 1896-1897 bitartean gertatutako Canudosko gerra du oinarri. El pez en el agua (1993, Arraina uretan) autobiografikoaren ostean, La fiesta del chivo (2000, Akerraren jaia), Rafael Trujillo, dominikar diktadoreari buruzkoa, argitaratu zuen. 2010ean kaleratutako El sueño del celta (Zeltaren ametsa), Kongo eta Perun britainiar kontsul izandako Roger Casement, irlandar independentista eta antikolonialistaren biografia da[6].
Literaturan gogor lan egiteaz gainera, politikagintzan jardun du beti; jadanik unibertsitateko urteetan, 1950eko hamarraldian, Peruko Alderdi Komunista berregituratzen saiatu zen. 1960tik aurrera sozialismotik aldentzen hasi zen, benetako sozialismoaren huts egitea zela eta. Orduz geroztik, totalitarismoa etengabe gaitzesteaz gain, liberalismoaren bidetik abiatu zen.
1987an, Alan García presidenteak bankuak nazionalizatzeko asmoa iragarri zuelarik, neurri horren aurka agertu eta Peruko politikaren lehen lerrora igaro zen. 1990eko hauteskundeetan, zentro-eskuineko FREDEMO koalizioaren presidentegaia izan zen, baina Alberto Fujimorik garaitu zuen[7].
Espainian, Alderdi Popularra zein UPyDren alde eta nazionalismo periferikoen aurka agertu da[8][9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.