Maksim Gorki
idazle errusiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maksim Gorki[1] (errusieraz: Максим Горький), benetako izenez Aleksei Maksimovitx Pexkov[1] (errusieraz: Алексей Максимович Пешков; Nizhni Novgorod, 1868ko martxoaren 28greg./martxoaren 16ajul. – Mosku, 1936ko ekainaren 18), errusiar idazlea izan zen, errealismo sozialistaren sortzailetariko bat eta iraultza boltxebikearen aldeko aktibista.
Maksim Gorki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nizhni Novgorod, 1868ko martxoaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Bizilekua | Capri Sorrento Nizhni Novgorod San Petersburgo Mosku |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Gorki-10 (en) eta Mosku, 1936ko ekainaren 18a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Kremlingo harresiko nekropolia |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jekaterina Pexkova Maria Fiodorovna Andreieva |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea, poeta, iritzi-kazetaria, dramagilea, autobiografialaria, kazetaria, eguneroko-idazlea, politikaria eta argitaratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Pushkin House (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna |
Mugimendua | Errealismo sozialista |
Izengoitia(k) | Максим Горький eta Иегудиил Хламида |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Alderdi politikoa | Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata |
| |
Bere liburuetan burgesiaren ustelkeria, klaseen arteko borroka eta gizarte-arazoak jorratu zituen nagusiki. 1906tik 1913ra eta 1921etik 1929ra, atzerrian bizi izan zen, batez ere Caprin, Italian. Sobietar Batasunera itzuli zenean, onartu zituen garaiko kultura-politika, baina ez zuen baimenik izan bere herrialdea berriro ere uzteko. Haren omenez, 1932tik 1990era, haren jaioterriari Gorki izena eman zioten.