arnas aparatuko gaixotasuna / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pneumoniabirikei eragiten dien hantura da, gehien bat albeoloetan agertzen dena. Herri hizkeran, beste izen hauek ere hartzen ditu: alborengo, birikeri, birik(et)ako min, biriketako eta birika-min.
Urtero 450milioi pertsonak pairatzen dute pneumonia, munduko populazioaren% 7k, eta 4 milioi inguru hiltzen dira, gehien bat garapen bidean dauden herrialdeetan. Herrialde horietan, oraindik ere heriotza zio nagusietako bat da zaharrenen, gazteenen eta gaixotasun kronikoak dituztenen artean.