konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Klaritromizina[1]makrolidoen familiako antibiotikoa da.
Larruazaleko, bularretako eta arnasbideetako infekzioak tratatzeko erabiltzen dute;[2] besteak beste, faringitisa, amigdalitisa, sinusitisa, bronkitis kronikoa, pneumonia bakterianoa — bereziki Chlamydia pneumoniae bakterioak eragindakoak — eta, GIBa duten pazienteetan, Mycobacterium avium konplexuak eragindako infekzioak prebenitzeko eta tratatzeko. Batzuetan, legionelosia tratatzeko ere erabiltzen dute.