Ultzera peptikoa[1]urdailaren (urdaileko ultzera) edo duodenoaren (ultzera duodenala) mukosaren lesioa da, urdaila edo duodenoa babesten duten barne-geruzetan orbaitzen ez duten zauriak agertzen direnean sortzen dena.
Herrialde garatuetan (Europan eta Ipar Amerikan) populazioaren %10 inguruk ultzera peptikoa du edo inoiz izan du. Duodenoko ultzera urdailekoa baino ohikoagoa da (%80a lehena, %20a bigarrena).